qrcode

Nerea Melgosa sailburuari egindako elkarrizketa Radio Euskadin

2024-10-07
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua elkarrizketatu du gaur Eider Hurtadok Radio Euskadiko Boulevard saioan, besteak beste migrazioarekin, gazteriarekin eta familiekin lotutako gaiei buruz.
Melgosak Espainiako Gobernuari migrazioaren arloko kontingentzia-plan bat eskatu dio berriro ere. Nabarmendu duenez, Euskadiko foru eta toki administrazioak inbertsio oso handia egiten ari dira, bai giza kapitalean, bai kapital ekonomikoan. Inbertsio hori modu solidarioan banatzeko garaia da, baina, batez ere, arduratsu gainerako autonomia-erkidegoekin.
Gazteriari dagokionez, sailburuak nabarmendu du nola heltzen ari zaion hauen kezka nagusiari, hots, etxebizitzari. 'Emantzipa' ekimenen bitartez, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipaziorako laguntza zuzena dena, non 7.000 eskaera baino gehiago jaso diren.
Guraso bakarreko familiei buruzko dekretuari ere hitz egin du, eta 2025eko lehen seihilekorako prest egongo dela iragarri du. Dekretu honek beste familia mota batzuek dituzten premien inguruko kezka sozialari erantzuten dio, familia ugariekin alderatuta.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak