Elkarlan Sariak
qrcode

Euskadiko ordezkaritza sektorial batek “nekazaritzako test guneak” ezagutu ditu Oleron uhartean

2024-10-06
  • Akitania Berriko Itsas Charente departamentuko Atlantikoko kostaldean baratzezaintzan hasteko esperientziak garatzen dituzte
  • Mendinetek, Landa Garapeneko Elkarteek, UAGAk eta Hazik hura kudeatzen duen egitura administratiboari buruzko interesa agertu dute

Oleron 2024 10 04

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko, HAZI Fundazioko, Mendineteko, Landa Garapeneko Elkarteetako, Arabako Foru Aldundiko eta UAGA nekazaritza-sindikatuko teknikarien ordezkaritza batek Oleron uhartea bisitatu du. Akitania Berriko Itsas Charente departamentuan, Atlantikoko kostaldean, Girondako estuarioaren iparraldean, dagoen uharte horretan baratzezaintzan hasteko “nekazaritzako test guneak” izenekoak garatzen dituzte.

Saint Pierre de Oleron udalerriak 40.55 km²-ko azalera du, 6.682 biztanle ditu eta 164 biztanle/km²-ko dentsitatea. Ostra-hazkuntza mendetako jarduera da uhartean. Gainera, arrantza jarduera garrantzitsua da, eta bertako La Cotinière arrantza-portua Itsas Charenteko arrantza-portu nagusia da. Eskualdean oraindik indarrean dagoen tradizioetako bat mahastizaintza da, eta bertan egiten da Pineau des Charentes, bai eta lurraldeko ardo bikain bat ere.

“Kudeaketa-eredu horren helburu nagusia nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko test guneak lankidetza-proiektuan inplikatutako eragile guztien artean koordinatuta gaitu daitezen sustatzea da”, adierazi du Ioseba Terrerosek, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak.

Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko test guneek nekazaritzako ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien enpresetan pixkanaka sartzeko prozesuan laguntzen dute, eta fase berri bat sartzen dute prestakuntza teoriko-praktikoaren eta jarduera sortzearen edo erreleboaren artean. Fase horretan interesdunak bere proiektua testatzen du, eta horrek bere ideiarekin jarraitzeko, idea aldatzeko edo aberasteko, edo, hala badagokio, bere ideia ekintzailea modu ez-traumatikoan bertan behera uzteko erabakia hartzeko aukera ematen dio”, aipatu du Terrerosek.

Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko test gunea bere enpresa-proiektua –nekazaritzakoa, abeltzaintzakoa, basozaintzakoa edo nekazaritzako elikagaietakoa– aztertu nahi duten ekintzaileei laguntzeko tresna bat da, laguntzako eta orientazio profesionaleko ingurune batean erreleboa eta instalazio berrien garapena errazteko. 

Erraztea

“Ekintzaileen instalazio-prozesu progresiboak errazteko programa” gisa definitzen da, bai erreleborako bai instalazio berriak sortzeko nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorean, inplikatutako eragile guztiekin adostutako eta egituratutako gobernantza baten bidez koordinatuta. Nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaietako test gunea legezko euskarri fisiko eta integral gisa egituratzen da, eta jardueraren proba egitea ziurtatzen du. 

Gune horiei esker, nekazaritzako edo nekazaritzako elikagaietako enpresa-proiektu bat duten edo lehendik dagoen baten erreleboa hartzeko asmoa duten pertsonek trebetasun pertsonalak lantzeko eta garatzeko, euren proiektuen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta pertsonala egiaztatzeko, etorkizuneko proiektuetarako instalazioak bilatzeko eta lurraldean elikaduraren balio-katean inplikatuta dauden eragileekin harremanetan jartzeko aukera dute.

Jardueran sartzea

Jardueran pixkanaka sartzeko prozesua da, eta, horri esker, pertsona horrek modu arduratsuan eta probatuta garatu dezake nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko jarduera, jarduera profesionala simulatzeko neurri egokiekin, iraupen mugatuarekin, adituen laguntza profesionalarekin eta pertsona testerraren aldetik arriskua hartzea minimizatzen duen esparru batean”, adierazi du Ioseba Terrerosek.

Leader programaren helburu nagusia, hau da, eremuan jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioa sustatzea eta enplegua sortzea, oinarritzat hartuta, 2023-2027 Estrategiarako lau jarduera-ildo identifikatu dira. Horietako bat da “guneak eta laguntza gaitzea lehen sektoreko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ekintzailetzari laguntzeko dauden programen baitan”. 

Kudeaketa-eredu honen helburua da guneak lankidetza-proiektuan inplikatutako eragile guztien artean koordinatuta gaitzea, eta 2023-2027 Estrategiaren barruan neurria inplementatzeko oinarria izatea.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-07

    Comentario de X:
    Una delegación sectorial vasca ha conocido en Oleron (Nueva Aquitania) los “Espacios test agrarios” para la iniciación en la horticultura.
    Se trata de herramientas de apoyo donde emprendedores pueden testear sus proyectos antes de ponerlos en marcha.

    🔗 https://t.co/ewGXjrnnfV https://t.co/kFmeLpoaQT

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-07

    Comentario de X:
    Euskadiko ordezkaritza sektorial batek Oleron uharteko (Akitania Berria) "Nekazaritzako test-guneak" ezagutu ditu.
    Gune hauek ekintzaileentzako laguntza-tresnak dira, non beren nekazaritza-proiektuak azter ditzakete abian jarri aurretik.

    🔗 https://t.co/rDT8Qf0EVJ https://t.co/38SYYjTHz2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak