Galiziako eta Euskadiko saregileek Getarian egindako lanak aztertu dituzte
Getaria, 2024 10 04
Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Koldobika Goitiak, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak, Galiziako zazpi elkartetako emakume saregileen ordezkaritza bat hartu dute gaur. Elkarte horiek Getaria, Orio eta Donostia bisitatu dituzte, Euskadiko itsas sektoreko emakumeekin esperientziak trukatzeko.
"Gure Saretzen programan interesa dute, eta, horren bidez,"ad hoc" prestakuntza-denbora baten ondoren, bost armadorek sei hilabeterako bost emakume kontratatzea lortu degu, prestakuntza-kontratu baten bidez sareak konpontzeko praktika hobetzeko", zehaztu du Azkuek. Itsas Emakume Langileen Federazioa saregile, paketatzaile eta neskatilen federazioa 2014an eratu zen
Euskadiko eta Galiziako saregileen taldeak lagunarteko jardunaldia egin du gaur, ostirala, eta estatuko aldarrikapenetan babesa emateko eskatu die erkidegoetako administrazioei.
-
2024-10-05
Comentario de X:
⚓️ Una delegación de rederas gallegas visitan en Euskadi para intercambiar experiencias con las mujeres vascas del sector de la mar.Han conocido por el programa #Saretzen por el que armadores contratan a mujeres formadas para la reparación de redes.
-
2024-10-05
Comentario de X:
⚓️ Galiziako saregileen ordezkaritza bat bisitan dago Euskadin itsas sektoreko euskal emakumeekin esperientziak trukatzeko.#Saretzen programa ezagutu dute, zeinaren bidez armadoreek emakumeak kontratatzen dituzte sareak konpontzeko praktika hobetzeko.