qrcode

San José sailburua bat dator taldearekin Gogora memoriaren ikerketan erreferente bihurtzeko asmoarekin.

2024-10-04

Gasteiz, 2024/10/04

Justizia eta Giza Eskubideetako sailburu María Jesús San José Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan izan da, Bilbon. Institutuko zuzendariak, Alberto Alonsok, egin dio harrera.

Bisitan, sailburuak Gogora Institutuaren lantaldea osatzen duten langileekin hitz egiteko aukera izan du, eta egiten ari diren lana egiten jarraitzeko konfiantza agertu die. San Josek adierazi duenez, "Gogora Institutuak dagokion lekua hartzea" legegintzaldi honetarako helburuetako bat da. "Gogora erreferente bihurtu behar dugu memoria eta gure iragan hurbileko indarkeria politikoari buruzko ikerketan", gaineratu du. Horretarako, funtsezko bi ideia aipatu ditu: batetik, Gogora Institutuaren Dokumentazio Zentroa bultzatzea, informazioa behar duenari erantzuteko eta laguntzeko, eta, bestetik, ikerketa-programak gidatzeko gai den erakunde bat bultzatzea, "gure historia hurbilean gutxien aztertu diren eta ezezagunenak diren gaietan arreta jar dezaten".

Sailburuak berretsi duenez, ezagutza sortzeaz gain, "ezagutza hori gizarteratzeko gai izan behar dugu". Ildo horretan, Gogora Institutuaren zeregina zein izan beharko litzatekeen adierazi du, "gizartean etengabeko eztabaida eragiteko gai den zentroa". "Gure eginkizuna da balio demokratikoen garrantzia ulertzeko gai izango den herritartasuna eraikitzen laguntzea; gorroto-diskurtsoen eta desberdina etsaia balitz bezala seinalatzearen ondorioak ulertzen laguntzea; bere iraganari begiratu eta erantzunak bilatuko dituen herritarren alde lan egin behar dugu; erantzunak, eta ez justifikazioak, mitoak edo aitzakiak, iraganari beldurrik gabe begiratu eta erantzunkizunez aurre egingo dion gizarte baten alde”.

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-10-04

    Comentario de X:
    🤝@mjesus_sanjose sailburuak iritziak partekatu ditu Gogora Institutuko talde teknikoarekin, memoriaren eta indarkeria politikoaren inguruko ikerketan erreferente izan dadin.

    📲Irakurri albiste osoa hemen: https://t.co/ay3G9A9iyr https://t.co/NPkpArkKpd

  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-10-04

    Comentario de X:
    🤝La consejera, @mjesus_sanjose, ha compartido impresiones con el equipo técnico de Gogora con el objetivo de que sea un referente en la investigación sobre la memoria y la violencia política.

    📲Lee la noticia completa aquí: https://t.co/N8Z19Vpk4L https://t.co/1OTznsuPwN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak