Euskadiko pabiloiak arraina merkaturatzeko eta eraldatzeko euskal enpresak sustatu ditu Vigoko XXV. Conxemar Nazioarteko Azokan
- Sustapena egungo eta etorkizuneko bezero eta hornitzaileekin
- 110 herrialdetako 27.000 bisitari baino gehiago
- 750 stand 37.000 metro karratutan
Vigo 2024 10 04
Raúl Pérez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendariarekin batera, Vigoko IFEVI Erakustazokan egin den Conxemarren Itsasoko Produktu Izoztuen XXV. Nazioarteko Azokan izan da euskal enpresak biltzen dituen standa sustatzen.
“Conxemarren Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokaren XXV. edizioa oso interesgarria izan da euskal enpresentzat”, aipatu du Azkuek. “Urriaren 1etik gaur arte 110 herrialdetako 27.080 bisitari hurbildu dira Vigoko IFEVI Erakustazokara. Dominikar Errepublika, Hegoafrika, Mexiko, Indonesia, Namibia, Polonia eta Eslovenia erakusketari berriak dira”.
Eskaria arrain izoztuaren erakusketarien produktuena bakarrik da, eta handiagoa izan daiteke beste sektore batzuei, hala nola, ‘Bosgarren gama’ izenekoari –kozinatzeko jada prestatuta dagoen platera– eta kontserbenari erreparatuz gero. Aurtengoa edizio berezia izan da, Nazioarteko Azokak 25 urte bete baititu. Hori dela eta, Conxemarrek herritarrengana hurbildu du topaketa, aurreko hilabeteetan egiten hasi ziren jardueren bidez.
Conxemar Arrantzako eta Akuikulturako Produktuen Handizkarien, Inportatzaileen, Esportatzaileen eta Eraldatzaileen Espainiako Elkartea da. Produktu izoztuen sektorean funtsezko lotura-tresna gisa finkatuta dago. Ordezkatzen dituen enpresek urtean 11.900 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte guztira, eta 20.100 enplegu sortzen dituzte.
Angulas Aginaga, Conifres SL, Ice Fresh Sea Food, New Fish SL, Nortindal Sea Products, Perez Viñas SA, Urlapesca SA, dira topaketan izan diren euskal enpresetako batzuk.
-
2024-10-04
Comentario de X:
❄️ El stand de #Euskadi promociona a las empresas vascas de comercialización y transformación de pescado en @ConxemarOficial.Este año la feria ha celebrado su 25 aniversario y ha contado con más de 27.000 visitantes de 110 países.
#Conxemar2024
-
2024-10-04
Comentario de X:
❄️ Euskadiko standak arraina merkaturatzeko eta eraldatzeko euskal enpresak sustatu ditu @ConxemarOficial azokan.Aurten nazioarteko azokak 25 urte bete ditu eta edizio honetan 110 herrialdetako 27.000 bisitari baino gehiago izan ditu.
#Conxemar2024