Elkarlan Sariak
qrcode

Amaia Barredo, Bodegas Bilbaínas, Campillo, Boroa Jatetxea, Arriluze Jauregia, Natura Resorts, La Emperatriz eta Riojatrek nabarmendu dituen Best-Of sarien galan

2024-10-03
  • Nazioarteko Best Of Wine Tourism saria Munduko Great Wine Capitals Sarearen Urteko Konferentzian banatuko da, Veronan (Italia), urriaren 20an

Bilbo, 2024 20 03

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Bilbo-Errioxa Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sarearen Best Of Wine Tourism sarien galan izan da gaur arratsaldean, Bilbon. Bertan, Bodegas Bilbaínas, Campillo Upeltegiak, Boroa Jatetxea, Arriluze Jauregia, Natura Resorts, La Emperatriz finka eta Riojatrek nabarmendu dira.

Juan María Sáez de Buruaga buru dela, epaimahaiak aipamen bereziak egin dizkie Bideona eta Bodegas Eguren Ugarteri. Bilbo-Errioxa Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sarearen Best Of Wine Tourism sarien gala Guggenheim Bilbao Museoan egin da.

Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier Otxandianok eta Bilboko Ganberako lehendakari José Ignacio Zudairek ongietorria eman diete bertaratuei. Arabako Ganberan Gregorio Rojo izan da, eta Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailean, berriz, Fernando Ezquerro presidentea, Fernando Salamero RIOJA taldeko presidentea, Virginia Borges Errioxako Gobernuko Turismo eta Lurralde Sustapeneko zuzendaria, Amadeo Lázaro Errioxako Gobernuko Enpresa eta Nazioartekotze zuzendaria eta Jaime García-Calzada Errioxako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialeko presidentea.

Bilboko Merkataritza Ganbera Arabako, Bilboko eta Errioxako ganberek, Bilboko Udalak eta Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzaileak batera deitutako sari-banaketako ekitaldiaren batzorde antolatzailearen buru izan da aurten.

Hauek izan dira 23 proiektu finalistak: Bideona, Eguren Ugarte, Araico, Baigorri, Bodegas Bilbaínas, Campillo, Bodegas Faustino Rivero Ulecia, Bodegas Javier San Pedro, Lozano, Marqués de Vargas, Boroa Jatetxea, La Molinera Etxea landetxea, EuroWineTours.com, Finca La Emperatriz, Natura Resorts, Ostatu, Palacio Arriluce, El Puntido (Sierra Cantabria), Riojatrek, Ruta del Vino de Rioja Alavesa, Samaniego in Wine, Tobelos Bodegas y Viñedos eta Vintae Luxury Wine Specialists.

Epaimahaia gastronomiaren, aisiaren, bidaien eta turismo hartzaileko agentzien, kazetaritzaren, prestakuntzaren eta mahastizaintzako eta ardogintzako aholkularitzaren arloan ospe handia duten profesionalek osatzen zuten. Nazioarteko Best Of Wine Tourism saria Munduko Great Wine Capitals Sarearen Urteko Konferentzian banatuko da, Veronan (Italia), urriaren 20tik 24ra bitartean.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-04

    Comentario de X:
    La consejera Amaia Barredo ha asistido a la gala de los premios #bestofwinetourism, donde han distinguido a Bodegas Bilbaínas, Bodegas Campillo, Boroa Jatetxea, Palacio Arriluze, Natura Resorts, Finca La Emperatriz y Riojatrek. @bilbaorioja

    Zorionak!

    🔗 https://t.co/zlPSlvXE0U https://t.co/vOQOOV7KOx

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-04

    Comentario de X:
    Amaia Barredo sailburua #bestofwinetourism sarien banaketan izan da.
    Bertan Bodegas Bilbainas, Bodegas Campillo, Boroa Jatetxea, Palacio Arriluze, Natura Resorts, Finca la Emperatriz eta Riojatrek nabarmendu dituzte. @bilbaorioja

    Zorionak!

    🔗 https://t.co/4ySB74OfV5 https://t.co/sa0zSCo6pG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak