Elkarlan Sariak
qrcode

Lehen lehendakariodea Eusko Ikaskuntzaren XIX.Kongresura joan da

2024-10-03

Lehen lehendakariode eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ibone Bengoetxea, Gasteizko Europa Jauregian urriaren 2tik 4ra ospatzen ari den Eusko Ikaskuntzaren XIX.Kongresura joan da.

"Elkartzen gaituena: Herri ituna(k) jendartean eta lurraldearen kohesiorako" lelopean, kongresua azken urteetako lanaren erakusleihoa izaten ari da, hiru ardatz nagusitan banatuta: Eredu Sozio-ekonomiko berria eta Ongizatearen gizartea, Jendartea eta Lurraldetasuna.

Gaurko jardunaldian, Jendartea izan duten ardatz eta hauek izan dira jorratutako gaiak:

- Hitzaldi markoa: "Egungo gizarteak eta hauek sareak: bilakaera, parte-hartzea eta bizikidetza (gaztelaniaz)

- Aurkeztuko diren ikerketen kokapen markoa.

- Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu 

- Euskal Hezkuntza Sistema: Etorkizuna elkarrekin lantzen.

- Kukai dantza taldea: hausnarketa sortzailea.

- GizarteLAB: Gizarte berrikuntzarako esperimentazio laborategia

- Kultur Eskubideak: Parte-hartzea eta gobernantzarako politikak

- Ardatzaren ondorioak eta etorkizuneko ildoa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak