qrcode

Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier OchandianoK UPV/EHUko fundazioetako Action Research Training Experience (ARTE) ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartu du

2024-10-04
  • Ochandianok Euskadiko fundazioen pisua eta garrantzia nabarmendu ditu, eragin ekonomikoagatik ez ezik, fundazioek duten balio sozialagatik

Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier Ochandianok, Fundazioen Euskal Konfederazioaren (FUNKO) laguntzarekin, UPV/EHUk antolatutako Action Research Training Experience (ARTE) unibertsitate-hedapenerako ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartu du gaur. Bizkaia Aretoan egin den jardunaldian izan da, baita ere, Loreto Osa Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria.

Bertaratutakoen aurrean, Ochandianok Euskadiko Fundazioen garrantzia eta pisua azpimarratu ditu, eta "Euskadiko fundazioen eragina" izeneko azken txosteneko datu batzuk eman ditu, fundazio-sektorearen irismena eta pisua azpimarratzeko. Adierazi duenez, gaur egun, Euskadik 479 fundazio aktibo ditu, BPGren % 1,04 osatzen dutenak eta 15.000 pertsonari baino gehiagori zuzeneko enplegua ematen dietenak. "Fundazioak, beraz, garrantzitsuak dira, eragin ekonomikoagatik ez ezik, beren balio sozialagatik, fundazioetan parte hartzen duten boluntarioen kopuruagatik, beren jarduna arautzen duen elkartasun-printzipioagatik eta interes orokorraren mesederako abian jartzen dituzten jarduerengatik” adierazi du sailburuordeak.

Gauzak horrela, Ochandianok interes eta garrantzi berezikotzat jo du gaur aurkeztutako jasangarritasun-txostena, fundazioen ekarpena hobeto neurtzeko eta sektorea gehiago eta hobeto ezagutzeko balioko duelako. "Erronka bat da, baina, baita aukera bat ere, fundazio-sektorea indarberritzeko, talentua mantentzeko, sinergiak sortzeko eta erronkei modu partekatuan aurre egiteko” amaitu du.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2024-10-04

    Comentario de X:
    Toda la información sobre el acto ➡️ https://t.co/Epz7pWlbNc
    @Irekia

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2024-10-04

    Comentario de X:
    Ekitaldiari buruzko informazio guztia ➡️ https://t.co/BLoXob0y7q @Irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak