Erakunde arteko jardunaldia administrazioen arteko interoperabilitatean urratsak egiteko
- Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailak sustatuta, Euskadiko identitate digitalari eta wallet digitalei buruzko lan saioa egin da
Administrazioaren modernizazio eta digitalizazioa da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailaren XIII. legegintzaldirako helburu estrategikoetako bat, administrazioen arteko interoperabilitatean aurrera egiteko eta herritarrei eskainitako zerbitzuak hobetzeko; herritarren eta administrazioen arteko harremana sustatze aldera.
Helburu horren baitan, Euskadiko identitate digitalari eta wallet digitalei buruzko lan saioa egin da gaur Gasteizen. Erakunde arteko jardunaldian euskal administrazio desberdinetako ia 100 pertsonek parte hartu dute, horien artean, Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, hiriburuetako udaletako eta Eudeleko ordezkariek. Lan saioan izan dira, Administrazio Digital eta Zerbitzu Orokorretako sailburuorde Agustín Zubillaga, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendari Sabino San Vicente eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendari Iñigo Robredo.
Zubillaga sailburuordeak nabarmendu du, zerbitzu publikoak emateko, hainbat administraziok lankidetzan jardun behar dutela erabiltzaileen beharrak asetzeko eta zerbitzu publikoak modu integratuan emateko.
-
2024-10-03
Comentario de X:
📲 Hoy hemos celebrado una jornada interinstitucional sobre #identidaddigital y wallets digitales.El objetivo es avanzar en la #interoperabilidad entre las administraciones vascas para una mejor prestación de los servicios públicos.
-
2024-10-03
Comentario de X:
📲 Gaur #identitatedigitalari eta wallet digitalei buruzko erakundeen arteko jardunaldi bat egin dugu.
Helburua da euskal administrazioen arteko #elkarreragingarritasunean aurrera egitea, zerbitzu publikoak hobetze aldera.