
Etxebizitzako sailburuordeak eman dio amaiera BUILD:INN – Euskadiko eraikuntza klusterrak antolatutako jardunaldiari: “Gure Sailak apustu argia egingo du eraikuntzaren sektorea indartzearen eta berrikuntzari laguntzearen alde”
- Euskadiko eraikuntzaren industriak 10.700 milioi fakturatu ditu 2023an, eta Euskadiko BPGren % 13ra iritsi da
- BUILD:INN – Euskadiko Eraikuntza Klusterrak PwC-rekin elkarlanean egindako txosten bat argitaratu du. Horren arabera, lanaldi osoko 122.031 lanpostu sortu dira (Euskadiko landun guztien % 12,4), eta 2.237 milioi euroko ekarpena egin du zerga-sarreretan, horrek esan nahi du % 54ko hazkundea izan duela azken lau urteetan
- Txostena gaur goizean aurkeztu dute Getxon (Bizkaia) egin den jardunaldi batean. Jardunaldiaren buruan Miguel de los Toyos Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordea, Ricardo Barkala Bilboko Portu Agintaritzaren presidentea eta Alberto Marín BUILD:INN klusterraren presidentea izan dira
Miguel de los Toyos Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordeak eman dio amaiera gaur goizean BUILD:INN – Euskadiko Eraikuntza Klusterrak Getxon (Bizkaia) antolatutako jardunaldiari. Bertan izan dira Ricardo Barkala Bilboko Portu Agintaritzaren presidentea eta Alberto Marín BUILD:INN klusterraren presidentea ere. Ekitaldian jakitera eman denez, EAEko eraikuntzaren industriak 10.700 milioi euro sortu zituen iaz, Euskadiko BPGren % 13, BUILD:INN Euskadiko Eraikuntza Klusterrak (lehen ERAIKUNE zenak), PwC Consulting-ekin elkarlanean, 2023an Euskadin eraikuntzaren industriak izan duen eraginari buruz egin duen txosten sozioekonomiko eta ingurumenekoaren arabera.
“Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak apustu argia egingo du eraikuntzaren sektorea indartzearen eta berrikuntzari laguntzearen alde”, azpimarratu du De los Toyos sailburuordeak bere esku-hartzean. Alde horretatik, sailburuordeak nabarmendu duenez, “berrikuntza-helburu horren ildotik, funtsezkoa da eraikuntza-prozesuen industrializazioaren aldeko apustua egitea, efizientzia eta produktibitatea irabazteko eta entrega-epeak laburtzeko, bai eta jasangarritasunerantz eta deskarbonizaziorantz aurrera egiteko estrategia gisa ere”. Halaber, De los Toyos sailburuordeak berriz mahairatu du Eusko Jaurlaritzak hartu duen konpromisoa, alokairu eskuragarriko etxebizitzak eskura jartzeko prozesua % 40 bizkortzearekin zerikusia duena, legegintzaldi bakoitzeko 5.000tik 7.000ra pasatuz.
Bestalde, Alberto Marínek, BUILD:INN klusterraren presidenteak, azaldu du “eraikuntzaren sektorea Euskadin eraldaketa-prozesu sakonean murgilduta” dagoela. “Inflazioa, etxebizitza eskuragarrien eskasia, 2030erako helburu klimatikoak eta talenturik eza eredu industrializaturanzko egiturazko aldaketa bultzatzen ari dira, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen arloko erronkei erantzuteko gai izango dena”, esan du. Hala ere, ziurtatu duenez, “2023rako geldialdi bat espero den arren, eraikuntzak bere dinamismoa erakusten jarraitzen du”.
Horixe islatzen du aipatutako txostenak, eraikuntzak fakturazioaren, enpleguaren eta zerga-sarreren mailan egiten duen guztizko ekarpena neurtzen eta kuantifikatzen duenak, industria horrek Euskadiko hazkunde sozioekonomikoan duen papera aztertuz. Gainera, eraikuntza balio-katearen etapa guztiak hartzen dituen industria gisa ere aztertzen du: fabrikaziotik eta diseinutik hasi eta higiezinen sustapeneraino.
Ekonomiaren, enpleguaren eta balioaren eragilea
Jon Ansoleagak, BUILD:INN klusterraren zuzendari nagusiak, eta Jordi Estevek, PwC-ko Ekonomia eta Estrategiako bazkide arduradunak, txostenaren aurkezpenaren arduradunak, aurkeztu duten txosten honetan nabarmentzen da 2023an eraikuntzaren industriak 10.700 milioi euro sortu zituela diru-sarreretan, Euskadiko BPGren % 13. Ekarpen horrek adierazten du % 41eko hazkundea izan dela azken lau urteetan, eta euskal ekonomiak, denbora berean, % 15eko hazkundea izan du.
Enpleguaren ikuspegitik, lanaldi osoko 122.031 lanpostu sortu ziren, eta Euskadiko landunen % 12,4 ditu. Gainera, 2019tik % 6ko igoera izan du.
Eraikuntzak mantendutako jarduera ekonomikoaz eta enpleguez gain, industriak 2.237 milioi euroko ekarpena egin zuen zerga-sarreretan, 2019an baino % 54 gehiago, bere garrantzi ekonomikoa eta soziala berretsiz. Ekarpen hori Euskadik urte horretan izandako zerga-sarrera guztien % 11,8 da.
Horri erantsi behar zaio industriaren eragin biderkatzaile esanguratsua: zuzenean sortutako BPGeko euro bakoitzeko 2,5 euro gehiago sortzen dira euskal ekonomian, eragile ekonomiko gisa duen zeregina agerian jarriz.
Kontuan hartu behar den beste datu bat kanpo-merkataritzari egiten dion ekarpena da. Izan ere, eraikuntzaren industriak esportatutako 1.831 milioi euroko errekorra izan zuen 2022an. Eraikuntzaren industria osoaren esportazioen zifra horrek 2022an % 8,2ko ekarpena egin zion Euskadiko merkataritza-balantzaren superabitari. Eraikuntzaren industriaren barruan, bereziki esportatzaileak diren sektore jakinak daude, hala nola, hodiak, metalezko elementuak eta kableak bezalako eraikuntza-materialen fabrikazioa.
Industria-eredurako trantsizioa
Ansoleagak adierazi duenez, «eraikuntza industrializatuaren eredua industriaren paradigma-aldaketaren zutabeetako bat da; izan ere, ekarpen nabarmena egiten dio deskarbonizazioari, eta etxebizitza-eskaera gero eta handiagoari erantzuten dio, besteak beste. Modernizaziorako bultzada horrek, sektorearen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeaz gain, etxebizitzaren irtenbide iraunkorragoak eta eskuragarriagoak bermatuko ditu, kalitate hobekoak, betiere gizartearen egungo premiekin bat etorriz».
Era berean, kontuan izan behar da energia-birgaitzeak garrantzi handia izango duela; izan ere, hazkundearen funtsezko eragilea da, batez ere Euskadin, 90.000 eraikinen % 50 inguruk 50 urte baino gehiago baititu.
Txosten hau PwC-k 2021ean BUILD:INNentzat egindako azken txosten sozioekonomiko eta fiskala eguneratzen du. Txostena egiteko informazioa datu-iturri publikoetatik (EUSTAT, INE, DataComex, etab.) eta argitalpen espezializatuetatik lortu da batez ere.
-
2024-10-05
Prezio garestiak dira, eta, gero, akats adabakiak jarri behar dira, itxiera energetikoa eta kokapen desegokia. Eraikuntza arin desmuntagarrien alde egin dezakete, fenomenologia txarraren arabera mugi daitezkeelako, eta denbora gutxian muntatu, segurtasunaren aldetik. Gainera, dardara batean, ez da gauza bera pieza arin edo astun bat gainean erortzea. Hirigintza birpentsatzea, gero damurik ez izateko, prezio garestia, gehitutakoak kontatuz. Kasu batzuetan, eraispena eta berriro leku hobean eraikitzea komeni denean jarri behar dira. Azkenean, hondamendi osteko aseguruetan bazterketa gehiago izango dira, klima-aldaketak eta gatazkek eragindako giza aseguruetan barne, ezin izango baitzaie galerei aurre egin.
-
2024-10-05
Precios elevados con luego tener que poner parches defectos cierre energético y ubicación no idónea, pueden hacerse decantar por construcciones ligeras desmontables se puedan mover en función de fenomenología adversa y montar en poco espacio de tiempo desde el lado de la seguridad. Además a un temblor, no es lo mismo se caiga encima una pieza ligera que pesada. Repensar el urbanismo de forma que no se den luego arrepentimientos precio elevado en el tiempo contando los añadidos se tienen que poner cuando igual sale en algunos casos más a cuenta derruir y construir de nuevo en mejor lugar. Se acabarán dando más exclusiones en los seguros desastre tras desastre incluido los de naturaleza humana provocados debido al cambio climático y de conflictos, no poder afrontar pérdidas.



