Berriak Hezkuntza
qrcode

Agindu-proiektua, zeinarekin laugarrenez aldatzen baita honako Agindu hau: EAE unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan –fondo publikoekin ordaindutakoetan– ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia egiteko oinarrizko arautegia zehazten duena. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2024-10-02

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, informazio publikoa eman da, arauaren hartzaile izan daitezkeenek eta arauaren gainean ekarpenak egiten dituztenek iritzia emateko aukera izan dezaten, eta, horretarako, beharrezko dokumentuak jarri dira haien eskura

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, proiektu hau jendaurrean jarri da eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Horretarako ezarritako epea igaro eta alegazioak ez direla aurkeztu kontuan hartuta, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan