qrcode

Gogora eta Terrorismoaren Biktimen Memorialaren arteko lan-bilera

2024-10-02

Gasteiz, 2024/10/02

Justizia eta Giza Eskubideetako sailburu María Jesús San José Terrorismoaren Biktimen Memorialean izan da gaur goizean, Gasteizen. Bisita Gogora Institutuko taldeak eta Memorialekoak gaur goizean egin duten bilera teknikoaren testuinguruan egin da.

Bileraren helburua bi memoria-erakundeen arteko etorkizuneko lankidetza-bideak aztertzea izan da eta, ildo horretan, María Jesús San José sailburuak azaldu duenez, "erakunde bakoitzak bere ikuspegitik hartzen duen espazioaren barruan, uste dut asko direla partekatzen dituzten guneak". Hala nola, "dokumentu-funtsak ezagutzetik hasi eta etengabeko harremanetarako formulak bilatzeraino, oraintsuko memoriari dagokionez ikerketa-ildo bateratuak irekitzeko aukeraraino", gaineratu du.

Sailburuak joan den astean Legebiltzarrean egindako agerraldian aurreratu zuenez, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak legegintzaldi honetarako duen erronketako bat da "Gogora Institutuari dagokion lekua hartzea". "Bisita honek ez du aparteko ezer, lan egiteko modu berri baten parte da: Gogora gizarteari irekitzea eta zubiak eraikitzea sinergiak sortzeko eta erredundantzia azalezinak saihesteko".

Bestalde, Marisol Garmendiak, Gobernuaren Euskadiko ordezkariak, esan du lankidetza-etapa berri bat irekitzen dela Gogora Institutuaren eta Terrorismoaren Biktimen Memorialaren artean, ezinbestekoa dena.

Lankidetza guztiz beharrezkotzat jotzen dugu, eta Espainiako Gobernutik oso pozik gaude lan horretan lagundu ahal dugulako, ahalegina partekatzeko eta bide beretik ibiltzeko.

Helburua memoria kritikoa eta ahalik eta partekatuena berreskuratzea da, baina ez ahaztuz, baizik eta baloratuz: egindako ahalegin guztiak baloratuz, bizitako sufrimendu guztia baloratuz, eta adiskidetzean eta normalizazio demokratikoan jarritako itxaropena baloratuz.

Memoriaren Zentroak tresna bat izan behar du: memoria kritiko eta demokratiko horren zerbitzura dagoen tresna. Baita biktimen erreparazioa emankorra izatea ahalbideratzeko tresna ere. Gogorak eta Memoriaren Zentroak egin beharreko lan pedagogikoak batera egin beharreko bidean batu egiten gaitu.

Orain arte egon ez den erabateko lankidetza etapa hasi genezake. Proiektu eta ekimenak partekatu ditzakegu, eta horretan ahaleginduko gara. Gure egitekoa, zerbitzari publikoak garen heinean, ulermena eta lankidetza erraztea da.”

Gogora Institutuaren eta Memorialaren arteko lan-bileran bi erakundeetako zuzendariek, Alberto Alonsok eta Florencio Dominguezek, eta teknikariek hartu dute parte.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @mjesus_sanjose
    2024-10-02

    Comentario de X:
    Gaur Terrorismoaren Biktimen Memoriala bisitatu dut Gasteizen, Gogora Institutuaren taldeak eta Memorialekoak goizean egin duten bilera teknikoaren testuinguruan.

    🔗Albisterako esteka uzten dizuet: https://t.co/0p0piWyTrO https://t.co/bVZR0NvFnN

  • Argazkia SN Robot
    @mjesus_sanjose
    2024-10-02

    Comentario de X:
    Hoy he visitado el Memorial de Víctimas del Terrorismo en Vitoria-Gasteiz, en el contexto de la reunión técnica que han mantenido el equipo de Gogora y el del Memorial a lo largo de la mañana.

    🔗Os dejo el enlace de la noticia: https://t.co/kAmhz3xtQD https://t.co/olQgciofum

  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-10-02

    Comentario de X:
    Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua, María Jesús San José, Terrorismoaren Biktimen Memorialean izan da gaur goizean, Gasteizen.

    📲Irakurri albiste osoa hemen: https://t.co/tTabxl7j3L https://t.co/GB4vGLuO7K

  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-10-02

    Comentario de X:
    La consejera de Justicia y Derechos Humanos, María Jesús San José, ha visitado esta mañana el Memorial de Víctimas del Terrorismo, en Vitoria-Gasteiz.

    📲Lee la noticia completa aquí: https://t.co/OCmNmqb9R7 https://t.co/8xFWKWLRnc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak