Eusko Jaurlaritzak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 142.000 euroko laguntzak bideratuko ditu animalien ongizatea ziurtatzeko (Gobernu Bilera 2024-10-01)
- Nekazaritzako banakako ustiategien titularrentzat eta ustiategiak biltzen dituzten erakunde pribatuentzat (kooperatibak, enpresak, taldeak edo nekazaritzako bestelako elkarteak)
- Animalien ongizatea kontrolatzeko prozedura, prestakuntza eta WELLFAIR ziurtagiria egiteko eta ezartzeko gastuak finantzatzea
Eusko Jaurlaritzak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitartez, oniritzia eman dio gaur animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko 2024. urterako laguntzen deialdiari. Laguntza horiek Euskadin egoitza duten banakako ustiategien titularrei eta nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten erakunde pribatuei (kooperatibak, enpresak, taldeak edo nekazaritzako bestelako elkarteak) zuzenduta daude. Horretarako 142.000 euro erabiliko dira.
Jasotako eskaera guztietarako, norgehiagoka-erregimenean emango da laguntza. Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80ra artekoa izango da, eta gehienez 50.000 euro proiektu bakoitzeko. Helburua da animalien ongizatea kontrolatzeko barne-prozedura landu eta ezartzeak eta arduradunak prestatzeak dakartzan gastuak, eta animalien ongizaterako WELLFAIR ziurtagiriaren berezko gastuak finantzatzea.
Horretarako, eskatzaileei eskatzen zaie barne-auditoretza bidezko kontrol-prozedura ezartzeko operadore gisa jardun dezatela biltzen dituzten ustiategien % 100ean, baldin eta honako helburu hauek badituzte: animalia-jatorriko elikagaiak ekoiztea eta merkaturatzea, txerri-azienda, erruteko hegazti-hazkuntza, oilaskoa, ardi-esnea, ahuntz-esnea, esnetarako behi-azienda, haragitarako behi-azienda eta untxi-azienda azpisektorekoak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastuak autokontrol-sistema ezartzetik eratorritakoak izango dira: sistemaren arduradunaren prestakuntza; autokontrol-prozedura idaztea; barne-auditoriak egitea joan-etorrien eta langileen kostuekin; ziurtagiritik eratorritakoak, hala nola enpresa ziurtatzailearen azpikontratazioa eta ziurtapen-eskemaren kuotak.
Eskaeran, ziurtagiria lortzeko egin beharreko edo egindako ekintzen plan xehatua jaso beharko da, ziurtatu beharreko ustiategiak adierazita, Nekazaritza Ustiategien Erregistroak identifikatuak.
Autokontrol-sistema ezartzeak, sistemaren arduradunaren prestakuntzak, autokontrol-prozedura idazteak eta barne-auditoretzak egiteak eragindako gastuen zenbatekoak zehaztu beharko ditu planak.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
-
2024-10-01
Comentario de X:
馃悡 Eusko Jaurlaritzak 142.000 euroko laguntzak onartu ditu animalien ongizatearen ziurtagiria lortzeko.Horrekin, animalien ongizatea kontrolatzeko barne-prozedura ezartzea, prestakuntza eta #WELLFAIR ziurtagiriaren gastuak finantzatuko da.
-
2024-10-01
Comentario de X:
馃悡El Gobierno Vasco dedicar谩 142.000 euros en ayudas para la obtenci贸n de la certificaci贸n en bienestar animal.Con ello se financiar谩n los gastos de la implantaci贸n del procedimiento de control, la formaci贸n y los gastos de la certificaci贸n #WELLFAIR