qrcode

Gobernu Kontseiluak laguntza ekonomikoak sustatu ditu tokiko entitate eta erakundeentzat, baita merkataritza-sozietateentzat ere, immigrazioaren eta bizikidetzaren arloan teknikariak kontratatzeko eta jarduerak egiteko (Gobernu Bilera 2024-10-01)

2024-10-01

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak eskatuta, Gobernu Kontseiluak bi agindu onartu ditu gaur. Agindu horien bidez, Jaurlaritzak tokiko erakundeentzako dirulaguntzen 2024ko deialdiak aktibatu ahal izango ditu, kulturarteko bizikidetzaren eta immigrazioaren arloko jarduerak egiteko eta arlo horretako teknikarien kontratazioari eusteko.

Bi ekintza horien bidez, jarraipena eman nahi zaio immigranteak integratzeko politiken esparruan azken urteotan egin den dirulaguntzen politikari. Politika hori tokiko entitateei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzenduta dago.

Bi laguntza-lerrok izango dute jarraipena 2024an; hots:

  • Immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.
  • Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak immigrazioko teknikarien jarraipena kofinantzatzen du, baita euskal erakunde-sarean immigrazioaren errealitateari arreta handiagoa eta hobea ematen laguntzen duten jarduerak eta, oro har, kulturarteko bizikidetza bultzatzen duten esku-hartze sozialeko jarduerak ere.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-10-02

    Es triste se oigan hacer políticas contra el eslabón más vulnerable en territorio europeo como que resulten personas con pensar que ante un riesgo legal conocido o no, no hubiera nada que perder. Apostar por la integración personas se ven en situaciones no quiere nadie tener que pasar, derecho a la vida.

  • Argazkia Xaver
    2024-10-02

    Tristea da Europako katebegi ahulenaren aurkako politikak egitea, hala nola legezko arrisku ezagun edo ez ezagun baten aurrean zer galdurik ez zegoela pentsatzen duten pertsonak izatea. Pertsonen integrazioaren alde egiteak ez du inork pasatu behar, bizitzeko eskubidea.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko