Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaá: “EHU eta ministerioaren arteko presoei klaseak emateko aukera eskainiko duen hitzarmenaren negoziazioan elemento aktibo eta laguntzailea izango gara"

2012.eko martxoak 16

Celaá: “EHU eta ministerioaren arteko presoei klaseak emateko aukera eskainiko duen hitzarmenaren negoziazioan elemento aktibo eta laguntzailea izango gara"

Joan den abenduaren 19an unibertsitate-autonomiaren aldeko epaia eman zuen Auzitegi Konstituzionalak eta, presoei klaseak eskaintzeko eskubidea zuela esanez, eman zion EHUri arrazoia. Haren aldeko epai horrekin, Espainiako espetxeetan sakabanatuta dauden presoei prestakuntza emateko Espetxe Erakundeekin beste hitzarmen bat izenpetzea besterik ez du behar Euskal Herriko Unibertsitateak

Gai horri buruz galdetu diote gaur Eusko Legebiltzarrean Isabel Celaári, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Erantzunean, Celaák bere aurrez aldetiko jarrera agertu du Barne Ministerioari eta Unibertsitateari, gai honetan konpetentzia duten erakunde bakarrak, behar duten laguntza emateko. “Nire saila elementu aktibo eta laguntzaile bat izango da EHU eta Ministerioaren arteko negoziazioan”, adierazi du.

Sailburuak jakinarazi duenez, EHUko errektoreak, Iñaki Goirizelaiak, dagoeneko bilera bat eskatu du Estatu idazkariarekin, Ángel Yuste jaunarekin, hitzarmen berria izenpetzea eragingo duen prozesuari hasiera emateko, baina ez du oraindik erantzunik jaso. Hitzarmen hori izenpetzeak emango lioke EHUri estatu mailako presoei bere zerbitzuak eskaintzeko aukera, atzerriko espetxeetan daudenekin egiten ari den legez.

Egoera azkar konpontzeko interesa duen arren, “hau unibertsitate-autonomiaren gai bat dela eta beste inongo organismok eskuduntzarik ez duela “ gogorarazi du Hezkuntza sailburuak. Hori dela eta, negoziazioa Unibertsitatearen eta espetxe instituzioen esku dago bakarrik. “Nire poza adierazi nahi dut Auzitegi Konstituzionalak 2011ko abenduaren 19an emandako epaiarengatik, arlo horretan ditudan nire konbikzio sakonak berretsi dituelako; izan ere, eta epaiak dioenez, ez dago EHUren eskuduntza murriztu ahal duen botere betearazlerik “, baloratu du sailburuak. Isabel Celaák ere gogorarazi duenez, “askatasuna kentzen duten zigorrek berriz heztea eta gizarteratzea izan behar dituzte helburu “ eta, horretarako, unibertsitate-ikasketak egin ahal izateko eskaintza funtsezkoa da.

Euskara gehiago UNEDen

Hezkuntza sailburua Legebiltzarrean egin duen agerraldiaz hau iragartzeko baliatu da: “ UNEDen eta zuzentzen duen Sailaren artean izenpetutako hitzarmenaren ondorioz, Urrutiko Unibertsitateak Euskadin bere gain hartu du euskaraz ematen diren irakasgaien kopurua handitzeko konpromisoa “. Horregatik, “UNED alternatiba interesgarri bat da unibertsitate-ikasketak euskaraz egin nahi edo egin behar dituztenentzat “, baloratu du. “Seguru asko, aurrez aurrekoa ez den UNED bezalako unibertsitate bat da espetxeetan dauden pertsonei irakasteko metodologia egokiena eskaintzen duena, “ bukatu du Isabel Celaák.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan