Berriak Lehendakaritza

“Herrialde eredua” azterlanaren arabera, euskal herritarren erdiak baino gehiagok ez daki nork biltzen dituen zergak Euskadin

2012-03-16

Herritarren erdiek baino gehiagok ez dakite ondo identifikatzen zein erakundek arautzen edo biltzen dituzten beren zergak.

Inkestatuen %45ek nahiago lukete zergak Eusko Legebiltzarrak arautzea eta Eusko Jaurlaritzak edo diputazioek biltzea. %69k uste dute EAEn iruzur fiskal handia edo nahikoa dagoela eta %81ek ez dute uste zergak modu justuan biltzen direnik. Krisi ekonomikoaren aurrean hartu beharreko neurrien artetik zerbitzu publikoak mantentzea da gehien baloratu dena.
Inkestatuen %43k diote erakunde publiko desberdinen artean bikoizketak daudela.
Beste aukera edo estatu eredu batzuen aurrean, inkestatuen artean babes handiena lortu duen eredua gaur egungoa bezalako estatua da, autonomia erkidegoak dituena (%40).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)