Berriak Lehendakaritza
qrcode

Emakundeko zuzendariak Nazio Batuen zaintzaren aldeko aliantza globalaren batzar orokorrean parte hartu du

2024-09-26
  • Eusko Jaurlaritza iaz sartu zen nazioarteko proiektu horretan, zainketen lana aitortzeko, balioesteko eta babesteko, emakumeen eta gizonen erantzunkidetasunetik abiatuta
  • Zaintzaren aldeko Aliantza Globalak, NBE Emakumeak erakundearen lankidetza-ekimenak, bigarren batzar orokorra egingo du gaur

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Nazio Batuak Emakumeak (NBE) erakundeak sustatutako Zainketen aldeko Aliantza Globalaren bigarren batzar orokorrean parte hartuko du gaur. Bilkura online izango da, Mexikotik antolatua, eta mundu osoko eragileek hartuko dute parte. Batzarrean, besteak beste, Zainketen aldeko Aliantza Globalaren 2025-2030 Lehentasun Estrategikoak ezarriko dira.

Eusko Jaurlaritza iaz sartu zen NBE erakundearen lankidetza-ekimen honetan. Gobernuak, gizarte zibileko erakundeak, enpresak eta beste eragile batzuk biltzen ditu ekimen horrek, zaintza-sistemak eraldatzeko helburuarekin.

Nazioarteko proiektu honen helburua da herritarren lana aintzat hartzea, balioestea eta babestea, pertsona guztientzat irisgarriak, eskuragarriak eta kalitatezkoak izango direla ziurtatuz, gizonek zein emakumeek beste pertsona batzuk zaintzeko erantzukizuna partekatuko dutela ziurtatuz eta sektorean lan-baldintza duinak sustatzea.

Batzar Orokorra da Zainketen aldeko Aliantza Globalaren erabaki- eta lidergo-organo nagusia. Aliantza osatzen duten erakunde edo instituzio bakoitzeko ordezkariek osatzen dute. Emakundek aukera izango du esparru horretako politika publikoak indartzeko esperientziak, estrategiak eta jardunbide egokiak zuzenean ezagutzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak