
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak legegintzaldiko lehentasunak birpasatu ditu SERen.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, María Jesús San Josék, hasi berria den legegintzaldiko erronka eta lehentasunak birpasatu ditu gaur. Horien artean, oinarrizko eskubideak bermatzearen aldeko apustua eta memoria kritiko eta deslegitimatzailea lortzea daude, baita biktimek entzuten eta laguntzen zaiela sentitzen dutela bermatzea ere.
Cadena SEReko elkarrizketa batean, San Josék azaldu du justizia, espetxe-kudeaketa barne, biktimak eta memoria izango direla bere jarduna markatuko duten hiru ardatzak, eta zerbitzu publikoak bermatu beharra azpimarratu du, justiziarako, birgizarteratzeko, askatasunerako eta segurtasunerako sarbidea bermatzeko.
Gainera, bere esanetan Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ziklo berri bat irekiko du, iraganaren kudeaketa bultzatzean oinarritua, etorkizuneko herritartasuna eraikitzeko funtsezko elementu gisa, balio demokratikoekin eta giza eskubideen errespetuarekin konprometitua.




