Elkarlan Sariak
qrcode

Irene Escolar aktoreak jaso du “Euskadi Basque Country-Bertako produktuaren enbaxadore” saria Zinemaldiaren 72. edizioan

2024-09-25

• Zinema arloko profesionalen taldeak egindako lana aitortzea eta euskal gastronomiaren eta kalitatezko tokiko produktuaren balioa nabarmentzea dira sariaren helburuak

•Rebordinosek eta Barredok Eusko Label eta Basque Wine elikagaien eta edarien lotea eman diote Kursaal jauregian

Irene Escolar aktorea Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Euskadi Basque Country-Bertako produktuaren enbaxadore” saria jaso duen bederatzigarren pertsona bihurtu da gaur arratsaldean Donostiako Zinemaldiaren barruan. Zinemaldiko zuzendariak, José Luis Rebordinosek, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Amaia Barredok, saria entregatu dute. Saria Eusko Label markako hainbat elikagaik eta Basque Wine sustapen-bereizgarria duten hainbat edarik (Arabako Errioxa, txakolina, Euskal Sagardoa eta Euskadiko artisau-garagardoak) osatutako lote handi bat da.

Sari honekin, tokiko produktua eta euskal gastronomia sustatzeaz gain, zinemaren munduko profesionalen lana aitortzen da, egun batez Euskadin egindako kalitatezko elikagaien enbaxadore bihurtuz. Antzerkian eta pantailaren aurrean ibilbide luzea duen artista gaztearen, Irene Escolarren, hitzetan, “rol bikaina” da. Aktore horrek orain arte jaso dituen sarien artean, aipatu beharrekoak dira Donostiako Zinemaldian epaimahaiaren aipamen berezia eta Emakumezko Aktore Onenari emandako Goya saria.

Sari-banaketako ekitaldian Amaia Barredo sailburuak aipatu duen moduan, “zinema eta gastronomia, askotan, elkarri lotuta egoten dira. Pantailak sukaldaritzako erreferentziaz betetako agertoki bihurtu dira eta mahaiaren inguruko eszenak ugariak dira. Horietan, elikagaiek rol garrantzitsua betetzen dute. Horregatik, elkarri horren lotuta dauden bi adierazpen kultural, gastronomia eta zinema, bateratzeko ez dago sari hau baino ezer hoberik!”.

Sailburuak gehitu duenez, “film on baten kasuan bezalaxe, platerkada ona egiteko oinarriak produktuen kalitatean daude. Horregatik da horren garrantzitsua bermatutako kalitate handiko elikagaiak, gertukoak, kontsumitzea. Izan ere, gure lurraldearen garapen jasangarria lortzen, gure landatar ingurunea eta itsasertza mantentzen eta gure paisaia eta kultura mantentzen laguntzen digu horrek”.

Eusko Label produktuen familia

Irene Escolarrek jasotako saskiak Eusko Label markako elikagaien lotea jasotzen du. Bereizgarri horrek goi mailako kalitatedun Euskadiko 19 produktu eta ziurtagiri horien bidez prestatutako beste produktu batzuk (“Eusko Label markarekin eginak) jasotzen ditu.

Markaren helburuak dira kontsumitzaileei kalitate maila handia bermatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzeko aukera ematea, eta Euskadiko elikagai-ekoizleek egiten duten lana defendatu eta sustatzea.

Eusko Label produktuak dira honako hauek: Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Baserriko Txerria, Hegaluze eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Eztia, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Euskal Barazkiak, Ibarrako Piparrak, Euskal Lekaleak, Oliba-olio Birjina Estra, Arabako Aleak, Antxoa, Euskal Gatza eta Berdela.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-25

    Comentario de X:
    📽️🥂 Amaia Barredo y Jose Luis Rebordinos han entregado el premio "Euskadi Basque Country-Embajadora del Producto Local" a la actriz Irene Escolar. El galardón consiste en un lote de productos @euskolabel y bebidas #BasqueWine.
    On egin, Irene!
    #72SSIFF

    🔗https://t.co/CY71l7YD8d https://t.co/IFM17OlWz2

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-25

    Comentario de X:
    📽️🥂 Amaia Barredo sailburuak eta Jose Luis Rebordinos-ek "Euskadi Basque Country-Bertako Produktuaren Enbaxadore" saria eman diote Irene Escolar aktoreari.
    Saria @euskolabel produktuen eta #BasqueWine edarien lote bat da.

    On egin, Irene!

    #72SSIFF

    🔗 https://t.co/jot10eeeTL https://t.co/aSbBUPcAma

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Irene Escolar, José Luis Rebordinos, Raimundo Ruiz de Escudero,