Berriak
Eu

Euskadi protagonista izan da Cuisine & Vins aldizkariaren martxoko argitalpenean

2012.eko martxoak 16

Cuisine & Vins aldizkari espezializatuaren martxoko argitalpenaren protagonista bezala Euskadiren aurkezpena, gastronomia erakuste handi batekin egin zen Buenos Airesen, Espainiako Enbaxadan hain zuzen ere. Kultura, kazetagintza, politika eta diplomaziaren pertsona ospetsuak egon ziren ekitaldian. Rafael Estrella Espainako Enbaxadoreak, Julio Moreno Turismo Kontseilariak eta Elvira Cortajarena Mercosur-reko herrietarako Eusko Jaurlaritzaren Ordezkariak haien oroitzapenen eta oroimenen bitartez, Euskadiren zaporeak dastatzera gonbidatu zien azaldutakoei.

Pintxoak jaten, Gabriel Corrado eta Boy Olmi aktoreak, Fernando Noy poeta, Horacio de Dios kazetaria, Osvaldo Gross eta Darío Gualtieri sukaldariak, Juan Stopani, Charlie Squirru artista plastikoak Alicia de Arteaga kazetaria eta Javier Iturrioz girotzailea, besteak beste, Euskal Herrirantz lehengo aldiz inguratu ziren modu ezberdin batean. Bestalde, ekitaldian egon ziren euskal herritarren eta empresen ordezkariek Euskal Herrian bizi ziren bizipenak komentatu zizkien azaldutakoei.

Balenciagari omenaldia

Dalila Puzzovio artista plastikoak egindako argitalpenaren azalak ikurriña orijinala egiteko, Balenziagan inspiratuak parpaila dezberdinak nahasten ditu, Enbaxadoreak laudatu zuena.

Buenos Airesen kokaturik, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzaren bitartekotzari esker, Basquetourren eskutik Flavia Fernández eta Diego Banfi Cuisine & Vins-eko editoreek Euskadi txoko guztiak ezagutzeko aukera izan zuten, Euskal Herriko argitalpen berezia egiteko.

Aldizkariaren editorialean esperientzia ahaztezinez hitz egin zuten kazetariek: "zazpi egunetan Erdi Arotik Fran Gehryren gerora pasa ginen; Philippe Starckek sinatutako enparantzak, gazteluak, merkatuak, alegietako mamuekin lurpeko upeltegiak eta munduko sukaldaritzaren lehen unibertsitatea. Basque Culinary Center-ri buruz hitz egin dugu, etxe berria inauguratzen dena eta NASAren eraikuntza baten itxura duena. Hortik ikasleek doktore tituluarekin amaituko dituzte ikasketak. Gastronomia- Zientzetan Lizentziaduna. Hau guztia iraultza bat da. Eta ez da Frantzian edo Italian gertatzen, Donostiatik kilometro gutxitara baizik. Harro daude euskaldunak izateagatik, misio handi batekin: Sukaldaritzaren jarraitasuna bermatzea etorkizunean erraberritze gune bezala, goi-mailako sukaldaritzako profesionalen eta enpresa-sektoreetan ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzea, aski titaniozko erraldoi, hareharria eta beira izan ditugu, mendi artean erraldoi bat bezala azaleratzen direnak. Upeltegiak zeruetan eta zelaietan urtzen direnak, metalezko ugaritasunak, benetako ardo laborategiak, Arabako Errioxa eta Euskal Kostaldea ohoratzen dituztenak. Azkenik, Bilboko bihurrikeria, Buenos Airesekoa antzekoa da oso. Vitoria-Gasteiz-ko Suizaren dotorezia, bere pintxo txapeldunekin, bere gazteluak eta baita maitagarrien istorioekin ere. Gastronomika jai berezi bat da. Sukaldari ospetsu horien sinpletasuna eta pasioa, hain ziur eta naturala izatearekin. Natura eta landareak geratzen zaizkigu. Eskerrik asko Euskadi! Bai atsegingarria izan da guretzat! "

28 urte jarduera duen "bizitza onaren aldizkaria" Cuisine & Vins-ek hileko 20 mila aleko tirada ditu, % 50a harpidetzagatik. Urtean 11 zenbakiarekin, ez da Argentinako herririk inportanteenetan banatzen, Uruguai, Txile, Peru, Brasil, Mexico, eta Estatu Batuetan ere.

 

3 iruzkin
  • @cuisineetvins
    2012.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @flaviacuisine: Euskadi protagonista de la edicion de marzo de la Revista Cuisine & Vins http://t.co/bbHMFIhG

  • @flaviacuisine
    2012.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Euskadi protagonista de la edicion de marzo de la Revista Cuisine & Vins http://t.co/bbHMFIhG

  • @jorgenavos
    2012.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Euskadi protagonista de la edición de marzo de la revista Cuisine & Vins. http://t.co/SaX2OaVZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria