Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Ibon Sarasola Erazkin irakasleak 2011ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi du

2012.eko martxoak 14

Ibon Sarasola Erazkin irakasleak 2011ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi du

2011ko Euskadi Ikerketa Sariaren epaimahaiak gaur jakinarazi du aurtengo irabazlea Ibon Sarasola Errazkin irakaslea dela. Euskadi Ikerketa Sariaren aurtengo edizioa Giza eta Gizarte zientziari zegokion

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak bultzatutako sari bat da eta urtero esperientzia handiko sei adituk konposatutako eta mendekotasunik gabeko epaimahai bat osatzen da erabakia hartzeko. Hurrengo urteko ediziorako hautatuko arloa zientzia eta teknologia da.

Euskadi Ikerketa sariarekin batera, 40.000 eurotako diru-sari bat eta oroitzapenerako irudi bat ere ematen zaizkio irabazleari, aurtengo maiatzean hain zuzen ere. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, zuzenean deitu dio gaur bertan Sarasola irakasleari bere “zorionik beroenak” emateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan