Berriak Kultura
Eu

2012 Euskadik 'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' erakusketa aurkeztu du, eta munduko argazki-kazetari ospetsuenetako 33k parte hartu dute

2012.eko martxoak 14

Aurkezpenean Samuel Aranda kazetari grafiko famatua izan da gonbidatu gisa, 2012ko World Press Photo saria irabazi duena.

Erakusketak hilabete honetan bertan, martxoan, hasiko du bere ibilbidea, abendura arte, Gernika, Donostia, Eibar, Bilbo eta Gasteizko hirietan barrena.

'Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak' argazki-erakusketa nazioarteko ospea duten 33 argazki-kazetariren hautaketa zaindu batekin osatu da, eta kazetari horiek, beren album zabalen barruan, beren ustez Gerra eta Bakea kontzeptu antagonikoak ongien irudikatzen dituzten bi irudiak bildu dituzte. Hortaz, '2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen' barruan Fundación 2012 Fundazioak antolatutako erakusketak guztira 66 argazki bildu ditu. Erakusketa ez da soilik kokaleku batean izango, baizik eta hilabete honetan bertan, martxoan, eta abendura arte, ibilbide bat hasiko du Gernika, Donostia, Eibar, Bilbo eta Gasteizko hirietan barrena. Ekimenaren aurkezpenaz honako hauek arduratu dira: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Antonio Rivera jauna, 'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' argazki-erakusketaren komisario Paco Valderrama jauna, eta ekitaldira gonbidatutako Samuel Aranda argazki-kazetari katalan ospetsua, 2012ko World Press Photo prentsa-argazkigintzako mundu-lehiaketa garrantzitsuaren azken irabazlea. 'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' erakusketa, Bilboko Arte Ederren museoan aurkeztutako 'Maleta mexikarra' erakusketaren ondoren, 2012 Euskadik aurkeztu duen bigarren argazki-erakusketa da.

"Horrelako ekitaldiak antolatuta", Kulturako sailburuorde Antonio Riverak adierazi duenez, "ekimen horren asmoa da Gernikako eta Euskadiko beste herri batzuetako bonbardaketaren 75. urteurren samina nahiz indarkeria terroristarik gabeko egungo testuinguru itxaropentsua aprobetxatzea, urte honetan zehar euskal hiritarren artean eztabaida bultzatzeko, gatazkak konpontzeko bide gisa indarkeria baztertzearren. Hortaz, helburua da kontzientziak bultzatzea eta kultura sustatzea errealitatea eraldatzeko tresna gisa, eta premisa horiei jarraituta garatuko dira helburu erkideekin bateratutako Euskadi 2012ren programazio heterogeneoa osatzen duten hogeita hamar bat kultura-ekitaldiak"

'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' erakusketan guztira aurkeztuko diren 66 argazkiak argazki-kazetaritzan mito izaera lortu duten gizon ospetsuen album pertsonaletatik atera dira, hala nola David Burnett, Don MacCullin, Enrique Meneses edo Patrick Chauvel, baina baita egunero munduari buelta ematen dioten irudi nabarienak sinatzen dituzten argazki-kazetarienak ere, hala nola Goran Tomasevic, Carolyn Cole, Álvaro Ybarra, edo gaurko aurkezpen honetan agertu den Samuel Aranda, 2012ko World Press Photo saria irabazi duena.

Erakusketa, zehazki,  hurrengo leku eta datetan erakutsiko da:

Gernika: Bakearen Museoa. Martxoaren 23tik maiatzaren 5a arte.

Donostia: San Telmo Museoa. Maiatxaren 15tik uztailaren 12a arte.

Eibar: Armagintzaren Museoa. Uztailaren 17tik abuztuaren 9a arte

Bilbo: Zabalguneko Merkatua. Abustuaren 27tik urriaren 18a arte

Gasteiz: Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoa. Urriaren 23tik abenduaren 11 arte.

Eusko Jaurlaritzako sailburuorde Antonio Rivera jaunak adierazi duenez, "gaurko 'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' erakusketara gonbidatutako eta hautatutako kazetarien kaudimena ukaezina da, beren liburuek, beren lanak argitaratzen dituzten argitalpen ospetsuek eta beren sari ugariek frogatzen dutenez; azken horien artean etengabe errepikatzen dira Pulitzer, World Press Photo edo Robert Capa Urrezko Dominak sariak". Era berean, kazetaritza grafikoko profesional horien lana goraipatzeaz gain, ondorioztatzeko adierazi duenez, "ziur asko gaur egun bizi dugun munduak bide berriak irekiko dituzten galdera gehiago behar ditu maiz igarotako bideetara eramango gaituzten erantzun errepikatuak baino. Hori izan da gure asmoa nazioarteko kamera onenetako batzuei gonbidatzean, eta hori da urte honetan zehar lortu nahi duguna: Eusko Jaurlaritzak bultzatutako 'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urte' honek bake eta gerraren ideiek gordetzen duten guztia hobeto eta gehiago ikusten laguntzea".

Samuel Arandak berak, argazki-kazetaritzan mundu osoan ezaguna izaki, zuzenean azaldu du profesional ausart horiek gerra-eszenatoki dramatikoetan gertatzen dena munduari kontatzeko gainditu behar duten informazio-lan gorabeheratsua.

Bere testigantza babesteko, aurkezpenean Bilboko Álvaro Ybarra argazki-kazetariaren audio-klip bat jarri da. Gaur egun, Alvaro Ybarra Sirian sartzeko ahaleginak egiten ari da, bere kamera herrialde horretan gertatzen ari den basakeriaren lekuko izan dadin. Ahots-ekarpen horretan, kazetari grafikoak, bere lan-metodoa azaltzeaz gain, "jendeari munduan beste errealitate batzuk existitzen direla helarazteko horrelako erakusketak egiteko premia dagoela" azpimarratu du.

Erakusketako komisario Paco Valderrama jaunak, bere aldetik, egileen nortasun fotografikorako, teknikarako eta estilorako hurbilketa bat egin nahi izan du. Eta, horretaz gain, honako hau azpimarratu du: "irudien testuinguruko eszenatokiak eta garaiak askotarikoak dira: joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadaren amaierako Kubaren iraultzatik hasita, oraindik amaitu ez den udaberri arabiarreraino, Golkoko, Balkanetako, Irakeko, Afganistango gerrak, Afrikako gatazka ia ikusezinak, edota Vietnamgo gerra". Hori gerraren kontzeptuaren irudikapenei eta bakearen irudikapen batzuei dagokienez, hain zuzen ere bakearen kontzeptuaren irudi bakar bateko interpretazio gehienak askoz ere heterogeneoagoak izan baitira, eta horren adibide ona dugu hautatutako ibilbideak, komisarioak adierazi duenez, "desberdinak bezain harrigarriak direla: samurtasuna, eguneroko ekintza, irribarrea, ironia, baita satira ere".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)