Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek Zestoan autobusen ibilbidea aldatuko du Herri Krosa dela eta

2012.eko martxoak 14

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, Zestoan autobusen zirkulazioa aldatuko du igandean martxoaren 18an Herri Krosaren ospakizuna dela eta.

ZUMAIA NORANZKOA
Egun osoan zehar autobusak errepidetik joango dira, eta Etxinondo okindegiaren aurrean geldituko dira.

AZPEITIA NORANZKOA
Autobusak ohiko ibilbidea eta geralekuak beteko dira.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan