Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gaur jarri da martxan gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketaren hamabosgarren edizioa

2024-09-20
  • 12 eta 20 urte bitarteko gazteek Azaroaren 8ra arte bidali ahal izango dituzte ikus-entzunezko lanak
  • Lehiaketaren edizio berrirako espreski sortutako Beldur Barik 2024 abestiarekin batera estreinatu da gaur ere

Gaurtik, irailaren 20tik, azaroaren 8ra bitartean, 12 eta 20 urte bitarteko euskal gazteek ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango dituzte Beldur Barik lehiaketaren hamabosgarren ediziora. Emakundek sustatzen du lehiaketa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiekin eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin batera. Beldur Barik programaren helburua gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea da, gazteei gonbitea eginez indarkeria matxistaren aurrean berdintasunarekiko konpromisoa ager dezaten ikus-entzunezko lanen bidez.

Bideo bakoitzak 3 minutuko iraupena izan behar du gehienez, eta nerabeek eta gazteek indarkeria sexistaren mota desberdinen aurrean duten hausnarketa eta jarrera jaso beharko ditu. Hau da, Beldur Barik jarrera irudikatu nahi da, neskek eta mutilek desberdintasun-egoerei aurre egiteko dituzten moduak definitzen dituena eta errespetuan, askatasunean, autonomian eta erantzunkidetasunean oinarritutako harremanak eraikitzen dituena.

Parte-hartzea banakakoa edo taldekoa izan daiteke (ikastetxea, gaztelekua...). Lehiaketak 3 kategoria ditu adinaren arabera. Lehenengoa 12-14 urtekoei zuzendua, bigarrena 15-17 urte bitartekoei eta hirugarrena 18-20 urte bitartekoei. Kategoria, lan irabazle eta aipamen berezi bakoitzeko bi lan sarituko dira, 400 eta 200 eurorekin hurrenez hurren, eta 300 euroko beste bi sari egongo dira ikus-entzunezko lan onenarentzat eta bideo bozkatuenarentzat.

Beldur Barik abestia
Lehiaketarekin batera, Beldur Barik abestia estreinatu da, edizio honetarako propio sortua. Hainbat artistak elkarlanean osatutako abesti honek gazteak indarkeria matxistaren aurrean modu aktiboan azaltzera bultzatu nahi ditu. Garazi Zabaleta Mendizabalek konposatu du eta ekoiztu du abestia eta Víctor Sánchezek (Elkar Estudioa) nahasketan eta masteringean parte hartu du. Abeslariak Leire Olariaga (ithaka); Africa, (Miss Afrika Bibang) eta Ane Agirre (Biren) izan dira. Lexlie@wambramorenak sortu du bideokliparen koreografia.

Bideoa esteka honetan ikusi daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko