Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaá: “ikastolek ere galdetzen diote haien buruari: ‘Zer egin behar dugu etorkizunean iraganekoa berriro gerta ez dadin?’

2012.eko martxoak 14

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, Ikastolen elkartearen XIX. Jardunaldi pedagogikoak aurkeztu ditu gaur Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian.

Jardunaldien hasiera ekitaldiaren barnean, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen presidenteak, Koldo Tellituk, aurtengo gaia abenduaren 30an sinatutako ‘Carlton-eko konpromiso’-aren ondorio zuzena dela esan du. Konpromiso hau Hezkuntza sailburuak bultzatu eta hezkuntza munduko 20 eragile inguruk sinatu zuten eta bere testuan bizikidetzarako hezkuntzaren aldeko konpromiso bat irakur daiteke, bost puntutan banandurik. Azkeneko puntuan kultura demokratikoa finkatuko duten jarduera adostuak eragitera konprometitzen dira sinatzaile guztiak eta ikastolek argi utzi dute gaur norabide honetan bultzatzeko duten jarrera.

Zentsu berdin honetan, Isabel Celaák gaur ere ezagutarazi du sinatzaile guztien artean ekimen berriak adosten ari direla, ‘Carltoneko konpromisoaren’ jarraipena lantzen jarraitzeko. “Eragile guztiok konpromisoari jarraipena emateko borondatea agertu genuen”, esan du gaur sailburuak. “Horregatik, etorkizun hurbilean pausu berriak emango ditugula baieztatu daikegu”, gaineratu du

“Galdera hain garrantzitsu batentzat erantzuna bilatzea keinu oso zuhurra, sentikorra eta arduratsua iruditzen zait eta bere fruituak izango ditu”, esan du Isabel Celaák ikastolen jardunaldi pedagogikoetarako hautatutako gaiari buruz. “Galdera hau da, hain zuzen ere, hezkuntzan egin daitekeen erabakigarriena: Ahalegin guztiak egin behar ditugu izugarrikeria berriro gerta ez dadin”, bukatu du sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan