Lehendakariak eta Espainiako Gobernuko Presidenteak Aldebiko Lankidetza Batzordea urriaren amaieran egitea adostu dute
- Imanol Pradalesek eta Pedro Sanchezek bilera egin dute Moncloan, eta, Lehendakariaren hitzetan, "aukera eman du gaien garapen-maila berrikusteko eta euskal agendaren hurrengo urratsak ezartzeko"
Imanol Pradales Lehendakaria Pedro Sanchez Presidentearekin bildu da gaur Moncloan, non Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko lankidetza-agendan aurrera egiteko konpromisoa berretsi duten.
Bileraren osteko agerraldian, Lehendakariak iragarri du adostu egin dela urrian egitea Aldebiko Lankidetza Batzordearen bilera. "Gaurko bilerak aukera eman digu gaien eta konpromisoen garapen-maila berrikusteko eta euskal agendaren hurrengo urratsak ezartzeko. Aldebiko Batzordea urriaren amaieran egitea adostu dugu, egiteke dauden eskumenen eskualdatzean aurrera egiteko, eta abian dauden lanak bizkortzeko", ziurtatu du Pradalesek.
Pradales Lehendakariak azaldu du Gernikako Estatutua osatzeko egutegi errealista bat partekatu duela Pedro Sanchezekin, urtea amaitu baino lehen sei transferentziako lehen bloke bat gauzatzeko proposamen zehatz batekin, konpromisoak ezarritako epeetan betetzeko "pausoa bizkortzeko" beharra azpimarratuz. Lehen bloqe horretan sartzen dira, besteak beste, itsasertzaren kudeaketa, funtzioak eta zerbitzuak immigrazioan, meteorologia, itsas salbamendua eta zinematografia-funtsa.
Bileran jorratutako gaien artean, defizitaren bidea, 2025eko aurrekontua eta abiadura handia Euskadira iristeko lanen azkartzeaz ere hitz egin dute, baita Nafarroako Foru Komunitatearekiko loturarekin zerikusia duten txostenak bidaltzearen premiaz ere.
Azkenik, Lehendakariak Euskal Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du finantza arloko aldebiko harreman justu eta eraginkor baten adibide gisa, eta kezkatuta agertu da Europako olatu antidemokratikoengatik eta Venezuelako egoeragatik, Euskadiri zuzenean eragiten baitiote.
-
-
2024-09-22
Comentario de X:
#Contubernio #DGS
Sánchez sigue con su plan judeomasónico de romper España, diluir la estirpe imperial y afeminar a los españoles. El Lehendakari y el Presidente del Gobierno español acuerdan la Comisión Bilateral de Cooperación https://t.co/hWefrbrMye -
2024-09-22
Comentario de X:
El Lehendakari y el Presidente del Gobierno español acuerdan que la Comisión Bilateral de Cooperación se celebre a finales de octubre https://t.co/SEkVhGguzi. Ni pagados ni agradecidos. No es magia es confederal.