Agindu-Proiektua, EAEko sektore publikoko erregistro elektroniko orokorra arautzekoa, zuzenbide publikoaren mendeko prozeduretarako. Jendaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak
Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du agindu bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erregistro elektroniko orokorra arautzeko zuzenbide publikoari lotutako prozeduretan.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian. Bertan, etorkizuneko aginduak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritziak jaso dira.
Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.