
Elkarlan sarien 10. ediziorako deialdia martxan da balio publikoa sustatzen duten proiektu berritzaileak saritzeko
- Osasuna, ingurumena, garapen ekonomikoa, ikaskuntza-kultura, gizarte-kohesioa, gobernantza eta parte-hartzea bezalako eremuetan eragina duten proiektu berritzaileak sarituko dira
- Proiektuak martxan edota garapen prozesu aurreratuan egon behar dute
- Proiektu irabazle bakoitzak, lau guztira, 9.000 euroko saria jasoko du
Osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntzarekin eta kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta gobernantzarekin, kultura demokratikoarekin eta parte-hartzearekin lotutako proiektu berritzaileak aurkezteko epea zabalik dago jada, EHAAn argitaratu ondoren. Gaurtik hasita, eskabideak aurkezteko hilabeteko epea izango da.
Sariek aurkeztutako proiektuen izaera berritzailea, eredugarritasuna eta pertsonen eta kolektiboen ahalduntzea balioesten dituzte. Elkarlan sarien bidez, gainera, partaidetza errazten eta eragile eta taldeek erabil ahal dituzten formulak jartzen dira beren eskura. Modu honetara, balio publikoa sortzeko irakaskuntza eta lankidetza sarea sendotu eta handitu nahi da.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak sustatutako ekimenak 9.000 euroko lau sari emango ditu. Prestazio ekonomikoaz gain, baloraziorik altuena jasotzen duten lau proiektuek kanpo-aholkularitza jasoko dute. Hautaketa Batzordeak bere balorazioa egitez gain, herritarrek Irekia webgunearen bidez parte hartzeko eta proiektuak bozkatzeko aukera ere izango dute, gehienez ere lau proiektu aukeratu ahal izango dituzte.Aurkeztutako proiektuak martxan edota garapen prozesu aurreratuan egon behar dute, eta lankidetzan oinarritutako partaidetza ikuspegia izan behar dute. Eskabidea esteka honen bidez egin daiteke, eta interesdunek hilabeteko epea dute eskabideak aurkezteko.
Hamargarren edizioa
Hamar edizioetan 267 proiektu aurkeztu dira, eta horietatik 28 proiektu saritu dira, besteak beste: Argia Fundazioaren "Arte Komunitarioa", buruko gaixotasuna duten eta ez duten pertsonen kohesio soziala bultzatzeko; "Euskarabentura Espedizioa", gazteen artean euskara eta kultura sustatzeko; edo Asparbi Elkartearen (Parkinson Bizkaia Elkartea) proiektua, Parkinson gaixotasunaren eraginpeko familien kolektiboari errehabilitazio-terapiari jarraipena emateko whatsapp talde bat sortzeko, musikoterapiaren eta online ahots-terapiaren bidez.
-
2024-09-20
Comentario de X:
🤝𝗖𝗼𝗻𝘃𝗼𝗰𝗮𝗱𝗮 𝗹𝗮 𝗱é𝗰𝗶𝗺𝗮 𝗲𝗱𝗶𝗰𝗶ó𝗻 𝗱𝗲 𝗹𝗼𝘀 𝗽𝗿𝗲𝗺𝗶𝗼𝘀 𝗘𝗹𝗸𝗮𝗿𝗹𝗮𝗻.El objetivo es fomentar la participación ciudadana y generar valor público.
⚠️ 17 de octubre último día para la presentación de proyectos.
Más información👉 https://t.co/lHeaPywIv6 https://t.co/tNv1r1CZ9P
-
2024-09-20
Comentario de X:
🤝 𝗠𝗮𝗿𝘁𝘅𝗮𝗻 𝗱𝗮 𝗘𝗹𝗸𝗮𝗿𝗹𝗮𝗻 𝘀𝗮𝗿𝗶𝗲𝗻 𝗫. 𝗲𝗱𝗶𝘇𝗶𝗼𝗮.Herritarren parte-hartzea eta balio publikoaren sorkuntza sustatzea dute helburu.
⚠️ Proiektuak urriaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Informazio gehiago 👉 https://t.co/KUFHCkUM06 https://t.co/XUfY9asJ5G

