Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntzako sailburuak elgoibarko lanbide heziketaren 125. Urteurreneko ekitaldietan parte hartu du

2024-09-18

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak Elgoibarko Lanbide Heziketa sortu zeneko 125. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du gaur eguerdian. Urteurrena dela eta udaletxean erakunde-adierazpena sinatu ondoren, Pedrosa Aita Agirre kultur etxera joan da herriko alkatea, Maialen Gurrutxaga, buru izan duen segizioarekin batera.

Udalbatza osoaz gain, eskualdeko enpresa- eta industria-sarea eta hezkuntza komunitatea ere gonbidatu dituzte ekitaldira. Pedrosa pozik agertu da ekitaldian elkartu den ordezkaritza zabalagatik, sendotasuna eta guztien ongiaren aldeko lana agerian jartzen duelako. “Gure enpresek eta industriak behar dituzten gaitasunetan trebatzen jarraitu behar dugu, eta, horrela, gure herriko ekoizpen-sarea garatzen lagunduko dugu… ikasleei laguntzeko konpromisoa dugu: teknologia, bai; balioak ere bai”, azaldu du sailburuak, eta aldaketa teknologikoetara egokitzearekin batera garatu behar diren balioak, besteak beste, talentua, originaltasuna, konpromisoa eta konfiantza, aipatu ditu.

Pedrosak berrikuntza eta Elgoibarko Lanbide Heziketaren historian zehar sortzen joan diren beharrei IMH Ingeniaritza Dualaren Eskolaren eta Meka Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren bidez erantzuna emateko gogoa azpimarratu ditu. Arrakastaren giltza aurkitzen jakin du gizartearekiko, enpresekiko eta erakundeekiko hurbiltasuna uztartuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Ekitaldiko kargudunak