Berriak Lehendakaritza
qrcode

2030. urterako Euskadi soldata-arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean kokatzeko helburua du Jaurlaritzaren estrategiak

2024-09-17
  • Soldata Berdintasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren bezperan, Emakundeko zuzendariak gogorarazi du arraila egiturazkoa dela
  • Euskadin % 17,9koa da, hau da, emakume batek batez beste 5.914 euro gutxiago kobratzen ditu urtean gizon batek baino

Irailaren 18a, Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak iragarri du "Euskadin soldata-arrakala murrizteko estrategia"-ren hirugarren ekintza planean (2025-2030) Jaurlaritzako sail guztiak inplikatuta egotea aurreikusten duela. Estrategia 2018an onartu zen, eta bigarren ekintza-planean (2022-2025) 9 sailek parte hartu dute. Une honetan, 2022-2025 ekintza-plana garatzen ari da, eta 74 neurri ditu guztira. Horietatik, %80 baino gehiago ezarri dira osorik edo neurri batean.

Emakundek koordinatzen duen estrategia horren helburua da Euskadi soldataarrakala txikiena duten Europako herrialdeen artean kokatzea 2030. urterako. Emakumeek, batez beste, gizonek baino ia 6.000 euro (5.700) gutxiago kobratzen dute urtero. Urteko batez besteko irabazia 35.095 eurokoa da gizonentzat eta 29.314 eurokoa emakumeentzat (INEren 2022 datuak). Beraz, EAEn % 17,8ko soldata-arraila dagoela esan daiteke.

Soldata-arrakala murrizteko erronken artean, Emakundeko zuzendariak honako hauek nabarmendu ditu: “Lanbide-segregazioa murriztea, sexuaren araberako okupazio-segregazioa baita soldata-arrailean gehien eragiten duen faktorea, %35eraino; berdintasunetik eta berdintasunerako hezkuntzan sakontzea, rolak eta estereotipoak gainditzen joateko; gizarte-erantzukidetasuna bultzatzea, gizonen inplikazioa areagotuz; eta zaintzak demokratizatzea, instituzioen, pertsonen eta familien zaintzaren oreka berria lortzeko, lehenengoa indartuz”.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-09-18

    Emakumeek gainordezkatutako enpleguen soldatak ere igotzen dira, hala nola zaintzak eta etxea, generoen arteko balantza orekatu behar denean. Soldata baxuekin ez amaitzea, ezkutuko ekonomiaren aurkako planak egitea eta etxeko lanen inpaktua BPGan baliaraztea lan-karga bikoitza izan daiteke generoentzat, barnekoentzat eta kanpokoentzat.

  • Argazkia Xaver
    2024-09-18

    Subiendo también salarios empleos sobrerepresentados por mujeres como son los cuidados y el hogar cuando debe equilibrarse la balanza entre géneros. No terminar resignándose a salarios bajos, hacer planes contra economía sumergida y hacer valer en el PIB el impacto trabajos domésticos puede suponer doble carga de trabajo para géneros, el interno y externo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak