Elkarlan Sariak
qrcode

Amaia Barredo: “Arabako Errioxa gaur nabarmentzen da bertako belaunaldi gazteek mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean etorkizunerantz proiektatuko duten talentuagatik”

2024-09-15
  • Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaian parte hartu du, eta bertan izan dira Ramiro González, Mara Garcia, José María Elvira eta ETS-En Tol Sarmiento taldea ere
  • Erresuma Batua da Arabako Errioxarentzat lehenengo merkatua ardo merkeagoarekin; Kanada eta Japonia merkatu handi berri posibleak dira; preziorik onenak Suitzan, Estatu Batuetan eta Japonian
  • Eusko Jaurlaritzak sektoreari laguntzeko ekimen berriak garatzea baloratzen du, gaur egungo salmenten egoera gainditu ahal izateko.

 

 Moreda, Araba, 2024 09 15

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, “Arabako Errioxa nabarmentzen da bertako belaunaldi gazteek mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari etorkizunerantz proiektatuko dioten talentuagatik”. Bere ustez, “Arabako Errioxako ardoaren sektoreak indargune eta aukera handiak ditu, kalitate handiko ardoak, besteak beste Parkerrek eta Atkinsek nazioartean aitortutakoak, baititu, eta sustapen- eta posizionamendu-lan handia egiten da”.

Barredok Arabako Errioxako Mahats-bilketaren XXIX. Jaian parte hartu du Moredan, eta bertan izan dira Raul Pérez Iratxeta sailburuordea, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, José María Elvira Arabako Errioxako Kuadrillako presidentea, Mara García alkatea, Javier Hurtado Turismoko sailburua eta eskualdeko nekazaritzaren eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko beste hainbat ordezkari ere.

Merkaturatzea

Amaia Barredoren arabera, “ekoizpen-eremuek, besteak beste Arabako Errioxak, egoera global zaila bizi dute, hainbat urtez luzatzen ari dena; izan ere, hainbat faktorek, besteak beste inflazioak, tentsio politikoek, garraioaren eta horniduren krisiak eta bizitzaren garestitzeak, ardoaren nazioarteko merkataritza moteltzea eragin dute, pandemiaren osteko errekorraren ondoren”.

Horrela, 2024ko martxoan aztertutako urte arteko datuek –12 hilabete– erakusten dute % 5,4 egin duela behera ardoaren munduko merkataritzak bolumenean eta % 6,4 balioan, inflazioa gelditu ahala jaisten hasten den batez besteko prezioan.

Eskaintzaren eta eskaeraren arteko desoreka hori konpontzeko, Barredo sailburuak adierazi du: “sektoreak hainbat berregokitze esanguratsu egin ditu, eta, administrazio publikoen laguntzarekin, ekitaldi honetan ere desoreka nabarmen murriztea aurreikusten du; izan ere, 2024an, mahats-bilketak babestutako ardoaren 254 milioi litro ekoizteko ahalmena izango du, eta 2023an 377 milioi ekoitzi ziren”.

Amaia Barredok nabarmendu duenez, “2024an salmentek beheranzko joera dute, gorakada positiboak izan dituzten arren, apirilean esate baterako, baina guztira % 2,18ko jaitsiera izan dute 2024ko lehenengo bost hilabeteetan, eta % 4,45ekoa urte arteko tasan. Horregatik, egoera horri buelta ematen lagunduko duten neurriak mantentzen eta bultzatzen jarraitu behar dugu, beharrezko errentagarritasun-ratioak lortzeko bai landan, bai upategietan”.

Erresuma Batua eta Japonia

Merkatuei dagokienez, Erresuma Batukoak % 18,3 egin zuen gora bolumenean eta Arabako Errioxako JDBko ardo ontziratuaren lehenengo merkatu gisa finkatu da, 2,43 milioi litrorekin, Estatu Batuek baino ia milioi bat gehiago. Erresuma Batura esportatutako bolumenaren igoera handia batez beste % 13,7 merkeagoa izan da, litroko 4,36 eurora jaitsi baita; eta Estatu Batuetan aldiz, batez besteko prezioa litroko 8,06 euroan mantendu da.

Suitza JDB ontziratuko euskal ardoaren hirugarren merkatu gisa mantendu da, eta 2024ko lehen lauhilekoan % 20 inguru jaitsi bada ere, batez besteko prezio egonkorra du, litroko 8,40 eurokoa. Alemaniak, laugarren merkatuak, ere kuota galdu du, prezioak % 3,5 gora eginda, litroko 7,94 euro.  Kanadan ere % 3,5 igo da prezioa (7,97 €/l), nahiz eta kasu honetan salmentek erritmo handian egin duten gora bai balioari dagokionez (+% 18,6) bai bolumenari dagokionez (+% 14,6).

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan erritmo bikainean egin du gora Japoniara esportatutako JDBko ardo ontziratuak, eta lehen postuetatik urrun jarraitzen duen arren, garrantzia hartzen ari da, eta han salmentak % 80 inguru igo dira, eta aztertutako produktuen artean ehunekoetan hazkunderik handiena izan du, batez besteko prezioa % 1,2 garestiagoa izanik, litroko 7,25 euroraino.

Ekimen berriak aztertzen

 

Amaia Barredo jabetzen da sektoreak dituen zailtasunez, “batez ere upategi txikiek eta kooperatibek. Sektoreak urte amaieran diseinatu eta administrazioari aurkeztuko dion bide-orria iritsi bitartean, Eusko Jaurlaritza laguntza puntualak jasotzeko tresna berriak lantzen eta garatzen ari da zailtasun horiek gainditzeko, hala nola, interesa duten merkatuetan merkataritza-neurriak garatzea edo sektoreari finantza-laguntza emateko tresnak aktibatzea”.  

Edonola ere, Nekazaritzako sailburuak berretsi du beharrezkoa dela lankidetza publiko pribatua:  “erronka asko ditugu, eta geure gain hartu behar ditugu lankidetza publiko-pribatua indartuz; izan ere, ez ditugu lortuko sektorea eta eskualdea indartzeko helburuak, bakoitzak bere aldetik arraun egiten badugu. Baina, hasteko, oso gogor ari gara lanean Errioxa JDKren Kontseilu Arauemailean”.

“Egoera hori guztia erronka izugarria da, lan handia dago egiteko. Denon artean lortu behar dugu gure ardoak euskal merkatuan finkatzea, gure ostalaritzan “Arabako Errioxako ardo bat” eskatzea anekdota hutsa izatetik ohikoa izatera pasa dadin. Gure ardoen prezioaren posizionamendua mantendu behar dugu nazioarteko merkatuetan, posizionamendu ona dugunetan lan eginez. Bezero berrietara ere iritsi behar dugu eta fidelizatu egin behar ditugu. Bide luzea eta lan handia dago egiteko, eta egingarria da”, adierazi du Amaia Barredok.

Talentua, prestakuntza eta kalitatea

“Arabako Errioxako ardoaren sektoreak indarguneak eta aukerak ditu. Aditu ugarik aitortutako kalitate handiko ardoak ditu, eta hortxe dago Parker: 100 puntu dituzten 2 ardo, 99ko 2, 98ko 5 eta 97ko 13; edo Tim Atkins: 100eko 2, 99ko 2, 98ko 5 eta 97ko 9”, aipatu du Barredok.

Sailburuaren ustez, “Arabako Errioxa talentuz gainezka dago, aurrekoek egindako lanean oinarritzen diren eta distira eta ausardia ematen dioten belaunaldi berriekin. Orain mundura konplexurik gabe eta bularra harrotuta ateratzen ari dira.  Talentu gazte hori babestu behar dugu. Gazte horiek eutsiko diote sektoreari eta bultzatuko dute sektorea etorkizunean, eta ahal dugun guztian haiekin gaudela sentitu behar dute”.

Amaia Barredoren ustez, “Arabako talentu gazte horiei erakundeek sustatutako egungo proiektuek –besteak beste EDAk– lagunduko diete beste leku batzuetara proiektatzen eta, aldi berean, lagungarriak izango zaizkie Europako eta mundu osoko mahastizaintzako eta ardogintzako eskualde onenen artean kokatzeko eta jarduera horri lotutako ezagutzan erreferente gisa posizionatzeko ere”.

4 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-15

    Comentario de X:
    🍇🍷 Amaia Barredo sailburuak Arabako Errioxako Mahats-bilketaren XXIX. Jaian parte hartu du, Moredan.
    Bertan eskualdeko gazteek mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean etorkizunerako proiektatuko duten talentua nabarmendu du.
    #ArabakoErrioxa

    📎 https://t.co/zagyTZNcer https://t.co/udkFvs3HbW

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-15

    Comentario de X:
    🍇🍷 La consejera Amaia Barredo ha participado en la XXIX Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa, en Moreda, destacando el talento que las jóvenes generaciones de la comarca proyectarán en el sector vitivinícola hacia el futuro.
    #RiojaAlavesa

    📎 https://t.co/FQA2oL6wgR https://t.co/1QAqn985Rs

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-15

    Comentario de X:
    🍇🍷 Eusko Jaurlaritzak mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko ekimen berriak bultzatuko ditu, sektorean eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreka murrizteko eta #ArabakoErrioxa-ri ere eragiten dion egungo egoera globala gainditzeko.

    📎 https://t.co/1AtayWJt0H https://t.co/wjTtRkIWxj

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-15

    Comentario de X:
    🍇🍷 El Gobierno Vasco impulsará nuevas iniciativas de apoyo al sector para reducir la situación de desequilibrio entre oferta y demanda en el sector vitivinícola y superar la actual coyuntura global que también afecta a #RiojaAlavesa.

    📎 https://t.co/FQA2oL6wgR https://t.co/jtmf4lMhAo

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mara Garcia, Ramiro González, Ione Berriozabal, Saray Zarate, Noemí Agirre, José María Elvira, Fernando Ezquerro, Irma Basterra, Iñigo Etxezarreta, Cristina González María Elvira, Rosa García, Itxaso Compañón, Raimundo Ruiz de Escudero,