Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu du EBrekin enpresetan sormen-proiektuak bultzatzeko (2012-03-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 13

Erabakia, Europako Batzordearekin (Enpresa eta Industria Zuzendaritza Nagusia) "Grant Agrement" hitzarmen bi izenpetzeko baimena baliozkotzeko dena; helburua: "+Innova Creativity" eta "Reina" proiektuak abian jartzea eta finantzatzea

Sormen-enpresak eta industria-enpresak hurbilduko ditu +innova creativity proiektuak, 371.973 eurorekin

664.793 eurorekin hornituriko Reina programak euskal klusterren nazioartekotzea bultzatuko du 24 hilabetean

Europar Batasunarekin egitekoa den hitzarmena sinatzea onartu du gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak, zehazki Enpresako Zuzendaritza Nagusiarekin egitekoa dena, bi proiektu abiarazi eta finantzatzeko. Alde batetik, +innova creativity proiektua, sormen-enpresen egitekoa indartzea helburutzat duena. Bestetik, klusterren nazioarteko lankidetza bultzatzea helburutzat duen Reina Proiektua, Europar Batasunetik kanpoko bazkideekin egitekoak diren aliantza estrategikoen garapena ahalbidetuz.

Eusko Jaurlaritzak +innova creativity proiektuari esleitzen dion aurrekontu-hornidura 168.223 euro da. EBk 203.750 eurorekin hartzen du parte. Bigarren proiektuak, Reina proiektuak, 664.793 euroraino iristen den aurrekontua biltzen du 24 hilabeteko garapenerako, eta EBk % 80 finantzatuko du.

Europako Lehiakortasun Esparru Programan definituriko +innova creativity ekimenak sormen-industrien egitekoa indartzea du helburutzat, berrikuntzaren eta aldaketa estrukturalaren katalizatzaile den heinean. Jakintza moduen erabilera eraginkorragoa eta ekonomia osoan berrikuntzarako sormena bultzatzen ditu, eta jakintza eta sormena teknologia berriekin uztartzen dituzten jarduera berriak agertzea ere babesten du, informazioaren teknologiak bereziki.

Proiektua 2012. eta 2013. urteetan garatuko da, "Bonoen programa pilotu baten definizioan eta ezarketan" oinarrituko da eta euskarri gisa jokatuko du Europan erreferentziazkoak diren enpresek EAEko industria-enpresei sormen- eta berrikuntza-alorreko zerbitzuak eman diezazkieten.

Ekimen pilotu horiek "creativity vouchers" (sormen-bonoak) deiturikoen bidez finantzatzeak eskualde batean "berrikuntza- eta sormen-zerbitzuei" zuzenean lotu gabeko sektoreetako enpresak ere biltzen ditu. Gauzak horrela, EAEko industria-enpresek parte har dezatela ahalbidetuko du +innova creativity ekimenak. Gainera, erreferentziazko sormen-zerbitzuen enpresa hornitzaileak identifikatuko ditu, lankidetza-esparruak identifikatzeko aukera emango duten enpresa-elkarraldiak antolatuko ditu, eta, azkenik, sormen-zerbitzuak hartzeari dagokionez industria-sarearen euskarri izango den bono-programa bat definitu eta ezarriko du.

Eusko Jaurlaritza izango da proiektuaren buru SPRIren bidez eta 2012. eta 2013. urteetan garatuko da.

Reina proiektua

Euskadiko klusterren nazioartekotzea ahalbidetzeko estrategiak garatzea da proiektu honen helburua. Lehiakortasun eta Berrikuntza Esparru Programan bilduta dago halaber, eta dagokion "Promotion and Development of World-Class Cluster in Europa" deialdiak ekimen pilotuak finantzatuko ditu kluster-programen kudeatzaileek (adibidez, Industria Sailaren Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzaren kasuan) kluster-jardunak bultza ditzaten Europako beste kluster batzuek bertan parte hartu ahal dezaten lankidetza eta kolaborazioa sustatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan