Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Pazienteek zein osasun-langileek dokumentazio klinikoari dagokionez dituzten eskubide eta betebeharrei nahiz Historia Klinikoari buruzko Dekretua (2012-03-13(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 13

Dekretua, historia klinikoari alorreko pazienteen eta osasun-profesionalen eskubide et betebeharrei buruzkoa

Gobernu Batzak Historia Klinikoa arautzen duen dokumentazio klinikoari dagokionez pazienteen zein osasun-profesionalen eskubide nahiz betebeharrei buruzko Historia Klinikoari buruzko Dekretua onartu du. Historia Klinikoa osasun-langileen funtsezko tresna dela iritzita, osasun-zerbitzuen paziente eta erabiltzaile bakoitzarentzat bere osasunari dagokionez euskarri bakarra edukitzeko xedea dugu. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro eta -zerbitzu publiko nahiz pribatu guztietan ipiniko da.

Honako Dekretu honek historia klinikoaren edukia eta erabilera arautzen ditu eta hainbat berrikuntza dakar hurrengo alderdiei dagokienez:

- Erabiliko den eremua: Lehen Mailako Atentzioko, Atentzio Espezializatuko eta Ospitaleko Atentzioko historiak koordinatuko direla aurreikusi du.

- Euskarria: Historia edozein euskarri dokumentaletan prestatu daiteke eta formatu elektronikoa lehenetsiko da.

- Txosten-ereduak: Osasun Sistema Nazionalean daudenekin bateragarriak diren txosten-ereduak daude.

- Erabilera: informazioa asistentzian inplikatutako osasun-langileek soilik ikusi ahal izango dute.

- Dokumentazioa gordetzea: dokumentazio klinikoa garbitzeko prozesua aurreikusteaz gain, pertsona baten heriotzatik 10 urte igaro eta gero, bere informazio klinikoaren zati bat suntsitzea ezarri da araudi honetan. Halaber, Historia Klinikoak 15 urtetan aldaketarik eduki ezean, Dekretuan bertan ezarritakoari jarraituz ezabatu ahal izango da.

Azkenik, Dekretu honetan pazienteen eskubideen zein betebeharren azalpen zehatza eman da.

2 iruzkin
  • @inakibillos
    2012.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Pazienteek eta profesionalek dokumentazio eta historia klinikoari buruzko eskubide eta betebeharren Dekretuari buruz http://t.co/Szyqs0Nf

  • @alfrealday
    2012.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    [Euskadi] Decreto Historia Clínica y derechos y obligaciones de pacientes y profesionales sobre documentación clínica. http://t.co/jwSVTwXg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan