Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak Hernani-Astigarraga zatiaren lehen harria jarri du. Zati horretan egongo da Gipuzkoako adarreko bide-zubi luzeena

2012.eko martxoak 14

"Euskal Y-a" Donostiatik hurbilago

Hernani-Astigarraga (2,4 km.) zatiaren lanen hasierak behin betiko hurbilduko du abiadura handiko trena Gipuzkoako hiriburura. Lan horrek, Patxi López Lehendakaria buru den Eusko Jaurlaritzak Euskal Y-arekin duen konpromisoa berresten du. Aurreikuspenak betetzen baldin badira, Abiadura Handiko Trena 2016an helduko da Donostiara.

Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak zati horretako lehen harria jarri dute gaur goizean, Hernaniko Akarregi Industrialdearen inguruetan burutu den ekitaldian.

Hernani-Astigarraga zatiak 71,5 milioi euroko aurrekontua du, eta zati nagusia bide-zubi gainean eraikiko da. Burutzapenerako epea 27 hilabetekoa da.

Zati osoa aire zabalean joango da, eta abiadura handiko linea Donostia erdialdera sartzeko bidea bideratuko du, Madril-Irun ohiko zabalerako linearen bitartez. Zati horrek izango dituen elementu berezien artean, Hernaniko bide-zubia azpimarratu behar da. Bide-zubiak 1.025 metroko luzera izango du, eta Gipuzkoako adarreko luzeena izango da.

Sustapen Ministerioa, une honetan, Atotxako geltokirako behin betiko sarbideei buruzko informazio azterlanak ari da idazten. Joan den udazkenean Eusko Jaurlaritzaren eta Sustapen Ministerioaren artean, zabalera iberiarreko egungo trenbidea eta nazioarteko zabalera konbinatzeko edo, beste era batera esanda, Astigarraga eta muga artean hirugarren haria ezartzeko, sinatutako akordioari esker, Atotxako geltoki nagusia Abiadura Handiko Trenaren igarobide izango da, linearen amaierako geltoki izan beharrean. Horrela, 2016tik aurrera, konboiak Martutenetik eta Loiolako Erriberetatik sartuko dira Donostiara, eta Atotxan gelditu ondoren, beraien bidea jarraituko dute, Adifen egungo trazatu eraldatutik, mugaraino.

2020tik aurrera, Frantziak AHT-aren lotura berria prest duenean, Donostiatik abiatzen den unitateak, Astigarragatik mugara joango den Euskal Y-aren plataforma berrira sartuko dira, Oiartzun parean egongo den lotura puntuan.

Une honetan, 15 dira jada Euskal Y-a Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarrean lanetan dauden zatiak: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Hernani-Astigarraga.

Denbora gutxi barru hasiko dira jada esleiturik dagoen Zizurkil-Andoain zatiko lanak, eta Hernialde-Zizurkil zatiak lizitazio prozesuan jarraituko du. Aipaturiko bi zatietako lanak hasten direnean, Gipuzkoako adarreko 59,1 kilometro edo adar horretako %77,6 obratan egongo da.

 

Zatiaren deskribapen teknikoa

Hernani-Astigarraga zatia Hernaniko udalerrian hasiko da, 1.025 metro luze izango den Hernaniko bide-zubiarekin. Une honetan, Gipuzkoako adarreko bide-zubi luzeena da. Bide-zubiak hiru aldiz gurutzatuko du Urumea ibaia.

Ondoren, 460 metro luze izango den bide-zubi eta ezponda arteko trantsizioko estrukturaren bitartez, ohiko zabalerako Madril-Irun linearen bidea hartuko du, haiekin bat egiteko, eta, horrela, abiadura handiko trafikoekin sartuko da Atotxako geltokian.

Nazioarteko zabalerako igarobidea ohiko zabalerako linea dagoen toki berean ezartzean, beharrezkoa izango da haiek egokitzea. Egokitzapen hori, trazatuaren 1,98 kilometrotan egin beharko da.

2 iruzkin
  • 2012.eko martxoak 15

    Estimado viceconsejero, zorionak por el duro trabajo que ha desarrollado su departamento con las OOPP en Euskadi. Es de destacar que una obra tan compleja tenga ya tan avanzada su construcción, lo cual es indicativo del duro esfuerzo realizado por el Gobierno. No obstante, como dejé escrito en el reto que escribí hace unas semanas en Irekia, considero que el Gobierno se equivoca al continuar con las OOPP previstas en Gipuzkoa. Si el diputado general acude a manifestaciones por la paralización de estas obras en la provincia, la única salida política del Gobierno, en colaboración con las otras dos fuerzas opositoras en las JJGG guipuzcoanas, es la paralización de las obras. Es la decisión democrática de Gipuzkoa. Si se continúa con las obras se estará dando alimento político a Bildu, al contribuir al desarrollo de la provincia mientras su partido principal insiste en su eliminación.

    Por lo tanto, pienso que deben pararse las obras. No sólo las del AVE: también las del metro, las de la incineradora, las de la ampliación del aeropuerto, las del puerto de Pasaia y todas las demás. O, en su defecto, promover una moción de censura contra Garitano. No hay otra salida.

  • 2012.eko martxoak 14

    EL AVE cada vez mas cerca de San Sebastián. En los 3 años del gobierno de Lehendakari Patxi López el esfuerzo realizado para el desarrollo y consolidación de esta obra que nos va a unir entre nosotros y con el resto del país y de Europa es transcendental y se ha convertido ya en una nueva realidad histórica sin la cual no se va a entender la Euskadi de este siglo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)