Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Gas ez-konbentzionalari buruzko nazioarteko biltzarrik garrantzitsuena ireki du Eusko Jaurlaritzak

2012.eko martxoak 13

Eusko Jaurlaritzak, gaur egun nazioartean gas ez-konbentzionalari dagokionez erreferentziazko lurralde baten ordezkari denez, bere berehalako asmo bakarra berretsi du, hots, Euskadin detektaturiko hobiak 'esploratzea' horien esplotazio posible eta ondorengoaren segurtasun ekonomikoa, teknikoa eta ingurumen-arlokoa ziurtatzeko.

185 bcm-rainoko gas ez-konbentzionaleko hobiak ditu Euskadik, euskal herritarrentzat datozen 60 urteetarako hornidura ere bete dezakeen kantitatea.

XXI. mendeko gas ez-konbentzionala izaten ari den agerpena nazioarteko inplikazio geopolitiko nabarmenak dituen aldaketa izugarria da, eta horrek etorkizuneko aukerak zabaltzen dizkie hobi-aurkikuntzak detektatu diren herrialdeei.

Gas naturala da eskari handiena duen energia Euskadin, % 42arekin energiaren guztizko eskariaren gain.

Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendiak gaur goizean ireki du Bartzelonan nazioarteko gas ez-konbentzionalari buruzko biltzar garrantzitsuena, 'Unconventional Gas Forum 2012' biltzarra.

Gure lurraldean aurkituriko gas ez-konbentzionaleko hobiekin Euskadi aplikatzen ari den sistema hartu nahi izan du erreferentzia gisa antolamenduak.

Xabier Garmendiak aukera baliatu du biltzarrera bertaratu direnei azaltzeko Euskadin 185 bcm-raino iristen den gas ez-konbentzionaleko hobiak aurkitu direla azaltzeko, euskal herritarrentzat datozen 60 urteetarako hornidura ere bete dezakeen kantitatea, hain zuzen ere. Gainera, nabarmendu du gas ez-konbentzionaleko hobi bakoitza bakarra dela eta sakon esploratu behar dela etorkizuneko garapen posible baten bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumen-arlokoa ezartzeko, Arabako Gran Enara Proiektuaren kasuan gertatzen ari den bezala. Ildo horretan adierazi duenez: "Hobi jakin bati egotzitako ondorio negatibo hipotetikoak ez zaizkio inoiz ere aplikatu behar beste hobi bati, salbu eta abiapuntu-datu gisa ikertu beharreko hobi berrian antzeko zerbait gertatzeko probabilitatea ezartzeko eta prebentzio-ekintzak ezartzeko."

Azpimarratu duenez, gas ez-konbentzionaleko hobi baten esplorazio-lanek ez daukate baliabide konbentzionalen esplorazioari loturikoek baino arrisku gehiago. Eta hori da bide bakarra beharrezko informazioa lortzeko hobiaren etorkizuneko garapen batekin jarraitzeko aukerari buruz erabakitzeko, ezjakintasunean edo egiaztatu gabeko irrealitateetan soilik oinarrituriko edozein erabakik ezin baitu ondorio onik ekarri.

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi aurkeztu zuen 2020ko bere energia-estrategia. Bertan biltzen denez, gas naturalak jarraituko du izaten hurrengo hamarkadan ere gure energia-mixaren erregai nagusia, eta oinarrizko energia izango da energia berriztagarrien iturrien aprobetxamendu handiagoko jokaleku baterako trantsizioan. Ildo horretan, kontuan hartu behar da gas naturala dela eskari handiena duen energia Euskadin, % 42arekin energiaren guztizko eskariaren gain. Horrenbestez, Euskadin gas ez-konbentzionaleko hobiak detektatzea etorkizunerako garrantzi handikoa da, eta zehazki, gure herrialdearen egoera ekonomikorako.

'Unconventional Gas Forum 2012'

Arlo horretako hainbat herrialdetako (AEB, Frantzia, Turkia, Erresuma Batua eta Irlanda, besteak beste) ordezkari eta adituak bertaratu dira biltzarrera eta gas ez-konbentzionalaren detekzioaren bilakaera historikoari eta AEBk sektore horretan duen esperientziari buruzko eztabaida izan dute. Gainera, ingurumenarekiko arrisku posibleak eta pertzepzio publikoaren erronkak ere jorratu dituzte.

Elkarraldi osoan, nazioarteko ikuspegitik begiratuta gas ez-konbentzionaleko esplotazioan emandako aurrerapausoek sorturiko zalantzak argitzen saiatu dira adituak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 13a

2 iruzkin
  • 2012.eko martxoak 30

    PARLAMENTO BULGARO PROHIBE LA FRACTURA HIDRAULICA.
    -------------------------------------------------
    Segundo pais tras Francia que prohibe el Fracking. Impone multas millonarias por usar esta técnica y rescinde contrato a Chevron.

    http://goo.gl/znhFz

    Chevron venia con el caramelo de los puestos de trabajo pero no decia nada de contaminar rios y acuiferos.

    En 2011 el desarrollo no puede ser a cualquier precio.

  • 2012.eko martxoak 14

    Los animales de granja se mueren y vuelven esteriles por causa de los pozos de extraccion de gas no convencional. Se podria afectar a la alimentacion a escala nacional.

    http://cornellsun.com/section/science/content/2012/03/14/prof-fracking-fluid-harmful-animal-health

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Garmendia eta Jorge Letamendía