Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak, JAZ Zubiaurreren mendeurreneko ekitaldian: "Zuek zarete nabarmendu nahi dugun ekintzailetzaren adibide eta eredu garbia"

2024-09-13
  • Imanol Pradalesek Eibarko enpresa horren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, eta "gizarte osoarentzat erreferentzia" dela azpimarratu du
  • Halaber, egokitzeko, hazteko eta lehiakortasunari eusteko gaitasuna nabarmendu ditu, "Euskadiko industria-sektorearen hazkunde aurreikuspena" justifikatzen duten enpresa-balio gisa

"Hunkigarria da pentsatzea duela ehun urteko baldintzetan zer nolako indarra eta ausardia behar izan zuten aitzindari horiek horrelako enpresa bat zerotik hasteko". Baieztapen horrekin hasi ditu gaur goizean Imanol Pradales Lehendakariak JAZ Zubiaurre Eibarko enpresa osatzen duten pertsonei eskainitako hitzak, horren mendeurrena ospatzeko bertara egin duen bisitaren baitan.

Ekitaldian, zoriontzeaz gain, Pradalesek enpresaren hazkundea sustatu eta lehiakorrago bihurtu duten pertsona guztiek egindako lana goraipatu du, "enpresa honek urte askoan lehiakortasuna irabazten jarraituko duelako eta, ondorioz, gure Herria ere irabazten aterako delako ziurtasunarekin". Aintzatespen hori “enpresa-munduari, oro har, eta enpresa gizon-emakumeei” zabaldu die.

JAZ Zubiaurre "ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen eredu eta adibide argia" dela adierazi ostean, Lehendakariak harrotasuna adierazi die familia-enpresa txiki bat izaten hasi zenetik egindako bideagatik.

Bide horretatik, "egokitzeko, hazteko eta lehiakortasunari eusteko duen gaitasuna" nabarmendu du, baita arriskuak hartzeko duen gaitasuna eta etorkizunera begira duen proiekzioa ere, "inbertitzen, produktua hobetzen, arriskatzen eta berritzen jarraitzearen aldeko apustua eginez".

Enpresa-balio horiek guztiak azpimarratzekoak dira, Imanol Pradalesen arabera, Euskadiko "industria-sektorearen hazkunde aurreikuspena" justifikatzen baitute.

"Erreferentzia bat zarete, ez bakarrik enpresaren munduarentzat, baita gure gizarte osoarentzat ere", amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak