Raul Perez Iratxetak "Leze" gaztandegiari zoriondu du
- Enkantean bost mila euro ordaindu dira gazta erdiagatik.
Ordizia 2024 09 11
Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordeak zoriondu egin du "Lezea" gaztandegi arabarra, gaur goizean Ordiziako (Gipuzkoa) 51. Gazta Lehiaketa irabazi baitu. Azkue enpresak gazta irabazlearen erdia erosi du -bost mila eurorengatik- ohiko enkantean. Lehiaketaren aurretik, barazki, fruta, oilasko eta azienda larriko arrazen postuei sari banaketa egin da
Ordiziak Euskal Jaien Azoka Berezia hartu du asteazken honetan. Bertan, artzainek Latxa edo Karrantza ardiaren esne gordinarekin egindako gazta lehiaketaren LI edizioa egin da.
“Lezea” gaztandegia (Ilarduia, Araba), 2022an lehen postua lortu zuena, irabazle suertatu da edizio honetan. Datorren urtetik aurrera Kutxaren Urrezko Saria irabazteko hautagaiak izango dira. Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik Lezea gaztandegia sortu zuten eta gaur, euren seme-alaben laguntzarekin, artzaintzan eta gaztagintzan aritzen dira.
Irabazleak oso pozik agertu dira saria jasotzean. Kortaria Gaztandegia gaztandegiak (Lekaroz) lortu du bigarren saria, eta hirugarren postua Ondarre Gaztandegiak (Segura).
Laugarren eta bosgarren postuak Loperena (Egozkue) eta Urie (Abadiño) gaztandegientzat izan dira. Aurten 47 gazta aurkeztu dira lehiaketara. Guztira, sailkatutako lehen bost gaztetatik lau keztatuak izan dira.
Gazta erdi irabazlearen enkantean 5.000 euroan erosi du Azkuek, Usurbilen (Gipuzkoa) egoitza duen gastronomia eta banaketa enpresak.
-
2024-09-12
Comentario de X:
🧀 El viceconsejero de Agricultura, Raúl Pérez Iratxeta, ha felicitado a la quesería alavesa La Leze, ganadora del 51º Concurso de quesos de pastor de #Ordizia.En la tradicional subasta posterior, el medio queso ganador fue adquirido por 5.000 euros.
-
2024-09-12
Comentario de X:
🧀 Nekazaritzako sailburuorde Raul Perez Iratxetak, zoriondu du Arabako "La Leze" gaztandegia, aurtengo #Ordizia-ko artzain gazten 51. lehiaketaren irabazlea.Ohiko enkantean, 5.000 euroan saldu da gazta irabazlearen erdia.
Zorionak!