NIK Patrika Digitala
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Iraupen Luzeko Zainketen Arloko Ebidentzian Oinarritutako Politikei buruzko VII. Nazioarteko Kongresua inauguratuko du

2024-09-12

Imanol Pradales Lehendakariak, Alberto Martínez Osasuneko sailburuarekin eta Nerea Melgosa Gazteria, Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuarekin batera, Iraupen Luzeko Zainketen arloko ebidentzian Oinarritutako Politikei buruzko Nazioarteko VII. Konferentzia inauguratu du, Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian.

Bere hitzaldian, Pradalesek eskertu nahi izan du Euskadi aukeratu izana Konferentzia hau egiteko, eta nabarmendu du zainketek garrantzi handia dutela pertsona baten bizitzako etapa guztietan. "Denok behar ditugu antzeko zaintzak", adierazi du, eta gaineratu duenez "horretarako gizarte justu, kohesionatu eta orekatu bat behar dugu, iraganarekin eta etorkizunarekin elkartasuna erakusten duen sistema batean oinarrituta".

"Zainketak pertsona guztien ongizate globalerako aldaketaren erreferente bihurtu behar ditugu", nabarmendu du Lehendakariak, eta, horregatik, "Euskadiko zaintza sozialen eredu propio" batean aurrera egitearen garrantzia azpimarratu du, "gero eta anitzagoa den eta bizi-itxaropen handiagoa duen gizartea" aintzat hartzen duena.

Kongresuak irailaren 14ra arte iraungo du, eta zainketa-politiken arloko ikertzaile eta aditu nagusiak bilduko ditu.
2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-09-16

    Auzotarrak erantzukidetasunean inplikatzea, ahal dela, eta fede onez jarduten dutenean, beren zoriaren aurrean zaurgarriak diren pertsonak ez uztea.

  • Argazkia Xaver
    2024-09-16

    Implicación a ser posible vecindad en corresponsabilidad, no dejando personas en vulnerabilidad a su suerte cuando actúan de buena fe.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak