Elkarlan Sariak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak planteatu du trafikoa baretzeko neurriak tamaina ertaineko udalerrietara ere zabaltzea

2024-09-11
  • Susana García Chueca sailburuak nabarmendu du, Euskadiko mugikortasuna deskarbonizatzeko helburuaren aurrean, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren 200 milioi euroko inbertsioa urtea tren-, tranbia- eta metro-linea berriak eraikitzeko eta lehendik daudenak hobetzeko

Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak, Manuel Lezertua arartekoarekin eta Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren estatu-idazkariarekin batera, Arartekoak antolatutako Mugikortasun Jasangarriari buruzko Herritarren Foroa inauguratu du asteazken honetan Bilbon.  Topaketan, sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritza datorren hamarkadarako Mugikortasun Jasangarriaren Planaren testua amaitzen ari dela, eta bertan jasotako ekintzen artean proposatzen du Euskadin “hiri handiek ez ezik, tamaina ertaineko udalerriek ere hartzea trafikoa baretzeko neurriak, herri bakoitzeko errealitatera egokituta”. 

Mugikortasun Jasangarriaren Plana “funtsezko dokumentua da errekuntzako ibilgailuan oinarritzen den gaur egungo eredu kutsatzailetik osasuntsuagoa eta ingurumenarekin bidezkoagoa den beste eredu baterantz jotzeko”, azaldu du. Legebiltzarrak iazko azaroan onartutako Mugikortasun Jasangarriaren Legetik eratorritako tresna horrek ehun bat jarduketa jasotzen ditu, eta erakundeekin, eragileekin eta herritarrekin egingo den prozesu parte-hartzaile zabal baten emaitza izango dira.  

Sailburuak azpimarratu du mugikortasun jasangarria “garrantzia” hartzen ari dela herritarren eta erakundeen artean, eta horrek “pentsaera-aldaketa” dakarrela. Bestalde, nabarmendu du Eusko Jaurlaritza urratsak ematen ari dela “mugikortasun jasangarria eskubide eraginkorra eta beste eskubide batzuk gauzatzeko tresna erabilgarria bihurtzeko”.  

Errepideko garraioa Euskadin berotegi-efektuko gasen isurketen % 36ren iturria izateak dakarren arazoari dagokionez, García Chuecak azpimarratu du Jaurlaritzaren bide-orrian jasota dagoela urtean 200 milioi euroko inbertsioak egitea tren-, tranbia- eta metro-azpiegiturak bultzatzeko, zerbitzu gehiago eta hobeak eskain ditzaten eta errekuntzako ibilgailu pribatuaren alternatiba izan daitezen.  

“Kalitatezko garraio publikoak denok parekatzen gaitu, eta, ondorioz, aukera berdinak sortzen ditu”, nabarmendu du Euskadiko mugikortasunaren arduradun nagusiak, eta defendatu du “Euskadin garraio publikoan integratutako tarifa-sistema bakarra sortzea, erabiltzeagatik eta kolektibo zaurgarrienen profilentzat hobariak izango dituena” Jaurlaritza autonomia-erkidegoko operadore publikoei proposatzen ari den deskontuen progresibitate-ereduari erreferentzia eginez.  

 

Digitalizazioa garraioaren deskarbonizazioari heltzeko 

Era berean, García Chuecak digitalizazioaren papera nabarmendu du. Esate baterako, bidaiak denbora errealean planifikatzeko Eusko Jaurlaritzaren MovEuskadi tresnak jada 11.000 erabiltzaile ditu erregistratuta, eta 2023an abian jarri zenetik garraio publikoan 260.000 bidaia babestu ditu. Gainera, Saila Euskadiko mugikortasunaren biki digitala sortzeko lanean ari da. Tresna horrek iragarpenak eta simulazioak egiteko aukera emango du, bai eta pilaketa-puntuak eta isurketei eta energia-kontsumoari dagokienez dituen eraginak aztertzeko ere, besteak beste.  



Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Lezertua, ararteko, Jose Antonio Santano,