Elkarlan Sariak
qrcode

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari jakinarazi dio justizia zerbitzu publiko eskuragarriago bihurtzeko apustua egin duela

2024-09-09
  • Carmen Adán Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusiarekin ere bildu da San José, Justiziaren esparruko ordezkariekin egiten hasi den bileren aurrenekoan

Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Josek, justizia zerbitzu publiko irisgarriagoa izatearen alde egiten duen apustua helarazi dio gaur Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari, ikuspegi sozial eta berdintasunezkoago batekin, bereziki pertsona ahulenen sarbidea errazteko. Gai horiek Carmen Adán Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiarekin ere jorratu ditu.

San Jose sailburuak, kargua hartu zuenetik, bilerak egin ditu Justiziaren eta Giza Eskubideen arloarekin lotutako erakunde eta elkarteekin. Oraingo honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoitzan bildu da, bertako presidentearekin eta Auzitegiko gobernu-idazkari Blanca Rosa Barberorekin. Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren aldetik, Justiziako sailburuorde Alfonso Gomezek eta Espetxe Erakundeetako aholkulari Ines Soriak ere parte hartu dute.

Lehenengo bilera instituzional honetan, San Joseren taldeak legegintzaldi berri honetarako San Josek zuzentzen duen Sailaren asmoak aurreratu nahi izan ditu, bereziki, herritarrei funtsezko zerbitzu publiko horretarako eskuragarritasuna errazteko apustua, eta, batez ere, pertsona ahulenen eta baliabide gutxien dituztenen kasuan. 

Subijanari eta Adani adierazi dienez, neurri horiek —gobernu-akordioan jasota agertzen direnak— pertsonak izango dituzte ardatz euren beharrei erantzun ahal izateko. Gainera, egungo beharren araberako sistema judiziala sustatuko da, digitalizazioaren aldeko apustua eginez, baina arrakala digitalik sortuko ez duena eta justiziak eskaini behar duen hurbiltasuna deshumanizatuko ez duena.

Sailburuak, halaber, gatazkak konpontzeko bitarteko egokiak erabiliko dituen eta benetako babes judiziala bermatuko duen justizia errestauratiboaren erantzun-denborak, ulermena eta sustapena hobetzeko beharra azpimarratu du. Azken batean, laguntzeko eta egindako kaltea erreparatzeko politika integral baten barruan kokatutako zerbitzua.  

Gainera, organo judizial berrien beharrak eta lehentasunak aztertu dituzte, eta euskalduntzean aurrera egiteko abian jarritako lanak ezagutu dituzte, bi erakundeek elkarlanean jardun ahal izan dezaten.

Bilbo, 2024ko irailaren 9a

6 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia Xaver
    2024-09-10

    Herritar guztiei ulertarazteko moduko sententziak ematea, frogekin elkar ulertzen dutela ziurtatuz; izan ere, aitortu gabeko ustezko desgaitasunak egon daitezke, ezgaitasunaz ohartu gabe. Ukitutako pertsonak taldean lan egiteko beste laguntza informal batzuk izan behar ditu, eta ordura arteko pertsona ez da ohartu.

  • Argazkia Xaver
    2024-09-10

    Hacer entendible contenido sentencias a toda población asegurando entendimiento con las pruebas hicieran falta ya que puede haber discapacidades presuntas no declaradas sin darse cuenta de su incapacidad la persona afectada ha debido de contar con otros apoyos informales trabajo en equipo pasando desapercibida la persona hasta entonces.

  • Argazkia SN Robot
    @mjesus_sanjose
    2024-09-09

    Comentario de X:
    ➡️ Noticia completa en el siguiente enlace: https://t.co/7xNGUGvlWe

  • Argazkia SN Robot
    @mjesus_sanjose
    2024-09-09

    Comentario de X:
    ➡️ Albiste osoa hurrengo estekan: https://t.co/e68fIKhgK2

  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-09-09

    Comentario de X:
    ⚖️ La consejera de Justicia y Derechos Humanos traslada al presidente del TSJPV su apuesta por hacer de la justicia un servicio público más accesible.

    ➡️ Noticia completa en el siguiente enlace: https://t.co/oJ8nkcnakD https://t.co/pm3NGETc9v

  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-09-09

    Comentario de X:
    ⚖️ Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari jakinarazi dio justizia zerbitzu publiko eskuragarriago bihurtzeko apustua egin duela.

    ➡️ Albiste osoa hurrengo estekan: https://t.co/cXfpgrG186

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Subijana (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea); María del Carmen Adán del Río (Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia);