qrcode

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2,5 milioi euro bideratuko ditu nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetako ikerketara, garapenera eta berrikuntzara (Gobernu Bilera 2024-09-10)

2024-09-10
  • BERRIKER programaren barruan

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan, BERRIKER programaren barruan, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko laguntzen 2024ko deialdiaren oinarriak onartzeko denari. 2024ko eta 2025eko ekitaldietarako 2.5 milioi izendatu dira.

Agindu honetan arautzen diren ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarrian laguntzea eta lankidetza-sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.

2024ko eta 2025eko ekitaldietarako, aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzera 2.500.000 euro bideratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, eta horietatik 500.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.000.000 euro 2025erako konpromiso-kredituari. Honela banatuko da: 

1.550.000 euro Elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzei dagozkie, eta horietatik 250.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio eta 1.300.000 euro 2025rako konpromiso-kredituari.

795.000 euro nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzei dagozkie, eta horietatik 175.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 620.000 euro 2025erako konpromiso-kredituari.

155.000 euro negozio-prozesuen berrikuntza-proiektuetarako laguntzei dagozkie, eta horietatik 75.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio eta 80.000 euro 2025erako konpromiso-kredituari. Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2024ko deialdian aplikatuko da.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-10

    Comentario de X:
    🔬 El departamento de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca va a convocar con 2,5 millones de euros el programa #Berriker 2024, de ayudas a la Investigación, Desarrollo e Innovación de los sectores agrícola, forestal y pesca y acuicultura.

    🔗https://t.co/8jq411Rz0p https://t.co/JZts7sl1x1

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-10

    Comentario de X:
    🔬 Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2,5 milioi € bideratuko ditu #Berriker 2024 programara.

    Nekazaritza, basogintza eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetako ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko laguntzak.

    🔗https://t.co/OMJXKqmaoW https://t.co/hPFlqotoAy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko