Nerea Melgosak Gorabide egunean aldarrikatu duenez “inklusioa ez da aukera bat, eskubide juridiko bat baizik”
- Tagak
- inclusión social
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak Gorabide Egunean parte hartu du gaur, eta gogorarazi duenez “inklusioa ez da aukera bat, eskubide bat baizik”. Melgosak berretsi du ezintasunak ez duela pertsona baten balioa definitzen, “baizik eta ematen dizkiogun aukerek”. “Funtsezkoa da gure erakundeek oinarrizko zerbitzuen irisgarritasunean lan egiten jarraitzea: hezkuntza inklusiboa, kalitatezko osasun-arreta, lan-aukera duinak, eta kultura eta aisialdirako sarbidea”, aldarrikatu du.
“Ezin dugu onartu desgaitasun intelektuala duten pertsonak bazterrean geratzea. Haien autonomia babestuko duten programak sustatzen jarraitu behar dugu, beren talentuak garatzeko aukera emango dietenak eta bizitza komunitarioan erabateko parte-hartzea bermatuko dutenak”, azpimarratu du Gorabide Egunean.
Bizkaian desgaitasun intelektuala duten pertsonei, haien familiei eta pertsona edo erakunde tutoreei laguntza ematera bideratutako elkarte honek bere 62. urteurrena ospatu du ostiral honetan, eta Bilboko Bizkaia plazan egin du, desgaitasun intelektuala duten pertsonen inklusio osoaren aldeko jardunaldi batekin eta aterki-irekitze tradizionalarekin.
‘Bizi baino gehiago. Babesa duten etxebizitzak, desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko‘ jardunaldian, Alhóndiga Bilbao – Azkuna Zentroko Bastida aretoan hartu du hitza Melgosak. Sailburuarekin batera, Susana Gorbeña Gorabideko presidenteak, Amaia Antxustegi Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru diputatuak eta Asier Alustiza Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendariak parte hartu dute. Gainera, ondoren izan den aterki-irekitzean elkartu zaizkie Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia, eta Sandra Pacheco, Gorabideko erabiltzailea, beste askoren artean.
-
-
@Gorabide2024-09-13Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/95381-nerea-melgosak-gorabide-egunean-aldarrikatu-duenez-inklusioa-aukera-bat-eskubide-juridiko-bat-baizik#comment_57512
Comentario de X:
🗣️ @Nerea_Melgosa reclama que “la inclusión no es una opción, sino un derecho”, en el #DíaGorabide2024.
👉🏼 https://t.co/AzM1Q9WIvl https://t.co/O3Mided6ud