Berriak
Eu

Idoia Mendia “ziur" dago ETAren amaierari buruzko adostasun bat lor dezakeela gainerako alderdiekin

2012.eko martxoak 13

Idoia Mendia “ziur" dago ETAren amaierari buruzko adostasun bat lor dezakeela gainerako alderdiekin

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur goizeko Gobernu Kontseiluan gogorarazi du “talde bat ere ez zela lehendakariak bilkuran aurkeztu zituen ekimenen kontra agertu”. Idoia Mendiak gaur goizean astero egiten den Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan hitz egin du. Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea oso baikor agertu da lehendakariak legebiltzarkide taldeekin ETAren amaierari buruz lortu nahi duen akordioaren harira

“Ziur gaude posible izango dela”, ziurtatu du Mendiak, eta lehendakariak esan zuen bezala “bide luze baten hasiera da, eta ez helmuga” gogorarazi du.

Bestalde, presoen egoerari buruz galdetu diotenean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak honakoa erantzun du: “lehendakariak kartzelen arloan indarrean dagoen legeria zein den azaldu du, baita bere aplikazioa zein den ere”.

Halaber, “graduetan aurrera egitean, eragindako kaltea onartu behar da eta berriz gizarteratzeko asmoa erakutsi behar da”, erantsi du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.03.13)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-03-13n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)