Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
qrcode

Giza Eskubideen zuzendaria “Atentado en la calle del Correo. Cincuenta imágenes para la memoria “ erakusketaren inaugurazioan izango da

2024-09-09
  • Jagoba Álvarez: "Ezin dugu onartu terrorismoaren biktimen familia horien mina ahaztuta geratzea"

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendari Jagoba Álvarezek “Víctimas del Terrorismo” Fundazioak antolatutako "Rolando 2:15-2:45. 50 años de la primera masacre de ETA" erakusketaren inaugurazioan parte hartu du gaur goizean, Madrilen. Erakusketa horrek ETAk 1974an Rolando kafetegian egindako atentatuaren biktimen memoria aldarrikatzen du.

Duela 50 urte ETAk Madrilgo Rolando kafetegian egindako lehen atentatu indiskriminatua erakusten du erakusketak, EFE agentziaren dokumentu-funtseko 50 argazkiren bidez. Erakusketa Madrilgo Real Casa de Postas-en egongo da ikusgai.

Álvarezek gogorarazi duenez, ekintza terrorista horrek, 1974ko irailaren 13an gertatutakoak, 13 pertsona hil eta 70 zauritu zituen, gizartean "zauri sakona" utziz, eta "ETA sarraski hori ezkutatzen saiatu bazen ere, biktimen memoria indartsuagoa da", ziurtatu du.

Atentatuaren 50. urteurrena gogoratzen duen erakusketa biktimak gogoratzeko eta terrorismoaren ondorioei buruz hausnartzeko gune bat da, eta ETAren indarkeriaren ondorioak jasan zituzten pertsonen oroimena "bizirik" mantentzea bilatzen du, ezin baitugu onartu familia horien mina ahaztuta geratzea. Gainera, indarkeriak lekurik izango ez duen etorkizuna eraikitzeko memoriaren garrantzia azpimarratu du.

Azkenik, gogora ekarri ditu talde terroristak hil zituen 800 pertsona errugabe baino gehiago, eta terrorismoaren biktima guztiekiko eta haien duintasunarekiko errespetua aldarrikatu du, iraganeko zauriak gainditzeko eta justizian, egian eta erreparazioan oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko gizarte osoaren batasunerako eta konpromisorako deia egin ondoren.

 Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak