Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Ikuskatzailetzaren Euskal Kontseilu berriak transferentzia berria gauzatu du, eta zerbitzua hobetuko du

2012.eko martxoak 13

Organo honek Eusko Jaurlaritzako eta administrazio zentraleko launa kide izango ditu, eta Enplegu sailburua izango du buru, Gemma Zabaleta.

“Gaur beste urrats garrantzitsu bat egin dugu ikuskatzailetzaren transferentzia gauzatzeko”, adierazi du Zabaletak. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Euskal Kontseilua gaur goizean sortu da, zerbitzua hobetzeko eta gai honetan administrazio zentralarekin bat eginda jardungo dela bermatzeko. Kide anitzeko bitariko organo honek, Eusko Jaurlaritzako eta administrazio zentraleko ordezkariz osatuak, ikuskatzailetzen koordinazioa, eraginkortasuna eta efizientzia bultzatuko du Euskadin. “Gaur beste urrats garrantzitsu bat egin dugu transferentzia hau gauzatzeko”, azpimarratu du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, Gemma Zabaletak.

Bederatzi lagunek osatzen dute Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Kontseilua. Horietatik lau Eusko Jaurlaritzakoak dira, enpleguaren, laneko osasunaren eta lanaren arloetako ordezkariak. Administrazio zentraleko lau kideak, berriz, gizarte-segurantzaz, enpleguaz eta atzerritarrez arduratzen dira.  Lehendakaritza txandakakoa izango da, bi urtean behin aldatuko da, eta lehendabiziko txanda honetan EAEri egokitu zaio: Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua izango da lehendakaria, Gemma Zabaleta.

“Gogoan izan behar da legealdi honetan gauzatu direla garrantzi instituzional handieneko bi transferentzia soziolaboralak; alegia, politika aktiboen transferentzia eta laneko ikuskatzailetzen transferentzia”, azaldu du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. “Laneko Ikuskatzailetzaren Euskal Kontseilua sortu dugu gaur, eta bi administrazio izango ditu buru. Lehendabizi, euskal administrazioa, eta bi urte barru, estatuko administrazioa”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)