Berriak Osasuna
qrcode

Osasun sailak La Arena (Muskiz), Areeta (Getxo), Karraspio itsasadarra (Mendexa) eta Santiago (Zumaia) hondartzatan ez bainatzea gomendatzen du, uraren kalitatea puntualki behar bezalakoa ez delako

2024-09-06
  • Bainatzeko uren egoera puntual hori azken egunetan Bizkaian eta Gipuzkoan izandako prezipitazio handiekin lotuta dago

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bainatzeko uren kalitateari buruz aldiro egiten dituen analisien barruan, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat hondartzatan araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoen ez-betetze puntual bat antzeman da: La Arena (Muskiz), Areeta (Getxo), Karraspio Itsasadarra (Mendexa)  eta Santiago (Zumaia) hondartzatan. Ez-betetze hori asteburuan Bizkaian eta Gipuzkoan izandako prezipitazio handiekin lotuta dago.

Emaitza horiek kontuan hartuta, eta prebentzioz eta aldi baterako, Osasun Sailak hondartza horietan ez bainatzea gomendatzen du.

Bainatzeko uretan kutsaduraren jarraipena egiteko aurreikusitako jarduketa-protokoloa aktibatu da, eta gertakariaren berri arlo horretan eskumena duten gainerako erakundeei eman die: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko Foru Aldundia eta kasuan kasuko udalak, gertakari horien aurrean jarduteko prozedurak aktiba ditzaten.

Osasun Sailak jarraituko du uraren kalitatea aztertzen gertakaria amaitu arte, eta jasotako emaitzen berri emango du. Arazo hori, eguraldi txarrik ez badago, 2-3 egun barru amaituko dela aurreikusten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak