Elkarlan Sariak
qrcode

Euskadik, Nafarroak eta Errioxak euren babesa helarazi diote Errioxa Jatorri Deituraren Kontseilu Arauemaileari, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, merkaturatzearen erronka berrietan aurrera egiteko

2024-09-06
  • Bilera egin dute Logroñon Barredok, Aierdik eta Manzanosek Fernando Ezquerrorekin, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemailearen presidentearekin
  • 100 urte betetzear dituen Errioxa JDKak Estatuko ardorik salduena egiten du, eta % 27tik gorako merkatu-kuota du
  • 136 herrialdetan dago, eta atzerrien gehien kontsumitzen dena da, jatorri-deitura duten ardoen esportazioen ia % 36,8 hartzen baitu

Logroño 2024 09 06

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Noemi Manzanos Errioxako Nekazaritza, Abeltzaintza, Landa Mundu eta Ingurumeneko kontseilaria eta José María Aierdi Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria DOC-aR Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemailearen presidentearekin, Fernando Ezquerrorekin, elkartu dira gaur goizean Logroñon, eta euren babesa eta lankidetza helarazi diote “egungo merkatuetan merkaturatzeak dituen erronka berrien aurrean eredu lehiakorrago bat diseinatzeko premiaren aurrean”.

Bileran mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak duen egoera aztertu dute eta, bereziki, hiru erkidegoek partekatzen duten Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuko (JDKa) ardoena.

Barredoren arabera, “bileraren helburu nagusia izan da funtsezko alderdi guztiak bateratzea, etorkizuneko erronkei aurre egitea ahalbidetuko duen bide-orri bat elkarrekin garatzeko, Kontseiluaren barruan abian jarritako azterketa-batzorde teknikoetan lankidetzan arituz eta elkarlanerako beharrezkoak diren baliabide teknikoak eskainiz. Badakigu hiru erkidegoetan indartu behar dela mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea Deituraren bidez, beti tradizioari eta kalitaterik handienari lotuta”

Luis Planas Nekazaritzako ministroari jakinarazi zioten euren jarrera bateratuaren alderdi tekniko batzuk ere aipatu dituzte, “Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren esparruan esleitutako Europako funtsak autonomia-erkidegoen artean nola banatu kalkulatzeko modua aldatzeko”.

Era berean, helarazi dute “berregituraketa-neurriak aztertzeko beharra, sektorea inguruabar berrietara hobeto egokitzeko aukera emango duten aldaketak ezartzeko”.

Logroñon, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemailearen egoitzan egin den bileran, Ezquerrok, Barredok, Manzanosek, Aierdik eta euren lantaldeek Errioxa izenaren barruan dauden ardoen egoeraren hainbat alderdi aztertu dituzte.

Hiru ordezkari autonomikoek upategiek hirugarren herrialdeetan sustapen-laguntzak jasotzeko egin behar dituzten izapide administratiboak errazteko euren proposamena zehaztu diote Ezquerrori.

Egonkortasuna

Era berean, euren gobernuek kanpaina honetan, Errioxa JDKan dauden ardo eta mahatsen eskaintza-eskaera sistemaren desoreka zuzentzeko eta mahastizainei euren mahatsak errentagarritasun-prezioetan saltzea ziurtatzeko eta sustatzeko eta, modu horretan, sektorearen egonkortasunari laguntzeko, hartu dituzten ezohiko neurriak ere aipatu dituzte.

Horrez gainera, Errioxa JDKren Kontseilu Arauemaileak jarduten duen esparruan sektorearekin adostuta aktibatu beharreko neurriak ere azaldu dituzte. Kontseilu hori hiru erkidegoek partekatzen dute, eta bertan ahotsa dute baina botorik ez. Hiru arduradun autonomikoek Kontseiluaren barruan abian jarritako ikerketa-batzorde teknikoan parte hartzeko eskaintza egin dute, “mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak hiru erkidegoetan duen garrantziaz eta beti tradizioari eta kalitate handienari lotuta dagoen Errioxa markaren indarraz jabetuta”.

100 urte betetzear dituen Errioxa JDKan estatuko ardorik salduena egiten da, eta % 27tik gorako merkatu-kuota du. Gainera, 136 herrialdetan dago eta atzerrian gehien kontsumitzen dena da, jatorri-deitura duten ardoen esportazioen ia % 36,8 hartzen baitu.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-06

    Comentario de X:
    🍷 En la reunión con @RiojaWine_ES hemos compartido aspectos clave que de forma conjunta podemos desarrollar a través de la colaboración público-privada para fortalecer el sector #vitivinícola e impulsar la calidad diferenciada asociada a la tradición.

    🔗 https://t.co/oHMiCdLMoW https://t.co/3WEAqzytog

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-09-06

    Comentario de X:
    🍷 @RiojaWine_ES-ekin bileran, lankidetza publiko-pribatuaren bidez batera gara ditzakegun funtsezko alderdiak partekatu ditugu, #mahastizaintza eta #ardogintza-ren sektorea indartzeko eta bere kalitate bereizgarria bultzatzeko, beti tradizioari lotuta.

    🔗https://t.co/e8hJy6s4sY https://t.co/YsOPNNhAbo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Ezquerro, José María Aierdi, Noemí Manzanos