Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzeko den Legegintza-Dekretua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak
Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen azken xedapenetako bosgarrenean, baimena ematen zaio Jaurlaritzari egin eta onetsi dezan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina, lege hori indarrean jarri ondorengo beste lege batzuek irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan sartutako aldaketekin. Hori dela eta, legegintza-dekretuaren helburua da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen azken xedapenetako bosgarrenean adierazitako mandatua betetzea, eta, aldi berean, beste bi helburu hauek ere lortu: testu bakar batean biltzea irailaren 11ko 1/2007 Legegintza Dekretua indarrean jarri ondorengo beste lege batzuek egindako aldaketa guztiak; beharrezko diren terminologia-egokitzapenak egitea, batez ere, hizkuntza inklusiboa erabiltzea, proiektuaren testu artikulatuaren euskarazko bertsioa hizkuntza-arauetara eguneratzea; artikuluen zenbaketa korrelatiboa; eta bategin beharreko testuak teknikoki araztea, eta diskordantziak eta/edo antinomiak ezabatzea.
Legegintzako dekretu-proiektuari entzunaldiaren izapidea egin zaio, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horretarako ezarritako epea igarota, ez da eztabaidarik piztu, ezta oharrik aurkeztu ere; beraz, testu bategina onartzeko prozedura izapidetzen jarraitu behar da, eta Ogasun eta Finantza Saileko sailburuak onartu beharko du aldez aurretik.