Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Merkagune programak 17,5 milioi euroko inbertsioa eragin du 2011n

2012.eko martxoak 12

Merkataritza hobetzeko hiri-inguruneak dinamizatzen laguntzen duen Merkagune programari esker abiarazitako erremintak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Tolosako Udalak.

301.901euro jaso ditu programa horren bidez Tolosak, eta gaur aurkezturikoak eta horrelako ekintzak garatu ahal izango ditu horri esker. TOLOSA MERKAT PROGRAMA, "EKARRI NEGOZIOA, TORI LOKALA"

Mila biztanleko merkataritza-dentsitate handiena duen 15.000 biztanletik gorako udalerria da Tolosa. 24,7 da ratioa.

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritzako zuzendari Maite Valmasedak gaur aurkeztu ditu Tolosako alkate Ibai Iriarterekin eta Garapen Ekonomiko, Enplegu, Turismo eta Ingurumeneko zinegotzi Hasier de los Rios-ekin eta Merkatarien Elkarteko ordezkariarekin batera udalerrian abiaraziko diren ekintza berriak merkataritza-arloari dagokionez hutsik dauden lonjak biziberritzeko. Merkataritzaren mesedetan hiri-inguruneak dinamizatu nahi dituen Eusko Jaurlaritzaren Merkagune programaren zati dira garaturiko erreminta guztiak.

2011n, 9 milioi euroko laguntzak bildu zituen programa horrek 17,4 milioi euro mobilizatzea lortu zuen eragindako inbertsioari gagozkiola. Dinamizazio-bulegoek aktiboki parte hartu dute programa horretan, hots, euskal merkataritzari laguntzeko eta hura hobetzeko aktiboki lan egiten ari den Eusko Jaurlaritzaren tresnak.

Tolosak, zehazki, 301.901 € jaso zituen iaz Merkagune programaren eskutik, eta horrek hainbat erreminta abiaraztea ahalbidetu dio, hala nola merkataritza-negozioak abiarazten dituztenentzat udalaren bidez 5 urterako bermatzen den kontratu mota berezi baten garapena. Onurak ekartzen dizkiote ekintza horiek negozioaren jabeari, hala nola egokitzapen- eta zaharberritze-lanak, edo metro karratuko 4 eurotik 6 eurora bitarteko hileko errenta bermatua. Merkataritza-hiriguneak sustatuko dira programa horri esker. Kontuan hartu behar da mila biztanleko merkataritza-dentsitate handiena duen 15.000 biztanletik gorako udalerria dela Tolosa. 24,7 da ratioa.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza hori lortzeko, udalek eta merkatari-elkarteek zenbait baldintza bete behar izan dituzte; besteak beste, lankidetza publiko-pribaturako akordioa sinatu dute, eta, bertan, nork bere ingurunea dinamizatzeko helburuak adierazi ditu. Horri esker, inplikatutako agente eta erakunde guztien arteko sinergiak lortu dira, eta hiri-ingurunearen merkataritza-jarduerari balioa eman zaio.

Maite Valmasedak adierazi duenez, programa hori etengabeko bilakaeran dago, merkataritza bera bezala. Adierazi duenez, 2012ko ekitaldian beste norabide bat eman nahi zaie euskal udalerrietako merkataritza-inguruneetan eta merkatuetan erosketa-aurreikuspen eta pizgarri handienak sortzen dituzten balio erantsiko zerbitzuei, eta, era berean, tokiko Merkatarien Elkarteekin hitzarmenak dituzten udalen bitartez bultzatu nahi dira.

Helburu nagusia da erosketak sustatzea kontsumitzaileen arreta eta leialtasuna erakartzen duten eta abantailak eta baliozko zerbitzuak sortzen dituzten ingurune geroz eta erakargarriago eta lehiakorragoetan.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak abiarazitako programa guztien arteko beste bat dugu hori, Euskadi saltoki moderno eta kalitatezkoak ditun leku bihurtzea helburu duena, erostera bultzatzen duten hiri eta herriak biltzen dituen leku, alegia. Horrekin batera, gure saltokiak kalitatezko Q-aren barruan sartzen ari den programa ere garatzen ari da, lana bikaintasunari dagokionez garatuta, edo saltokiak modernizatzera bultzatzen dituena, MEC, negozioei berritzeko laguntzak eskaintzen diena.

Berebat, Udalak lokal horiek alokatu nahi dituzten proiektuen eta ekintzaileen ideiak biltzeko epea irekiko du.

Saltoki baten jabea zara eta proiektuan parte hartu nahi duzu?

Deitu 943.65.44.66 / 943.69.75.00 telefono zenbakira eta gurekin hitzordua izango duzu.

Sartu www.tolosakoudala.net webgunean eta inpresoa bete ezazu, eta dagokion dokumentazio guztiarekin Udalaren erregistroan (harreran) aurkez ezazu, Plaza Zaharreko 6-B zenbakian, bezero-arreta ordutegiaren barnean, Gipuzkoako Aldizkarian Klausulen Plegua argitaratzen denetik gehienez 15 eguneko epean. Nahi izanez gero, Sektore Publikoaren Kontratuen Legeak xedatzen duen arabera, bidal ezazu ziurtatutako gutunazala eskatutako guztiarekin.

Eska ezazu inpresoa Udaleko harreran.

 Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 12a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)