Gobernu Kontseiluak 3,19 milioi bideratuko ditu gizarte-ekonomian ekiteko laguntzetara (Gobernu Bilera 2024-09-03)
Gobernu Kontseiluak 3,19 milioi euroko laguntza-agindu bat onartu du gaur, Gizarte-Ekonomian ekiteko. Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu eta Lehendakariordeak proposatuta, hiru kapitulu desberdin finantzatuko dituzte. Alde batetik, gizarte-ekonomiako enpresak eratzen eta, ondoren, sendotzen laguntzeko euskal sare publiko-pribatua bultzatu eta indartu nahi da, bai eta gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeko, eta berriki eratu direnak sendotzeko ere.